Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Uda honetan zatoz Oñati ezagutzera!

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2016-06-29 / 2016-09-24
Erreserba
Bai
 
OÑATI uda Abuztua Oñatin

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, Oñatik badu zer eskeini bertaratzen diren bisitariei. Oñatiren natur ondare zein kulturala eta bertako zaporeak ezagutu nahi dituztenek badute aukera uda sasoi honetan! Oñatiko Turismo Bulegoa eta Arrikrutz-Oñatiko kobetan adin eta interes guztiak asetuko dituen egitaraua osatu dugu. Denetariko bisita gidatuak izango dira, herriguneko ondare historiko-arkitektonikoa ezagutzeko, lurpeko munduaren edertasuna gertutik miresteko edo Aizkorri inguru honek duen ondare geologikoan barneratzeko.

Guk proposatu, zuk aukeratu! Ikusi egitarau osoa.

  • Bisita gidatuak Oñatin: Euskal Herriko lehen unibertsitatea eta berpizkundea bertara ekarri zuen Sancti Spiritus Unibertsitatea, Gebaratarrak hilobiratuak daudeneko kripta eta erreka batek zeharkatua den eliz-klaustro bakarra izango dira ezagutuko dituzuen altxorretako batzuk. Informaizo gehiago, Oñatiko Turismo Bulegoan: 943 783453 / turismo@onati.eus
  • Arrikrutz-Oñatiko kobak: kobazuloen mundaren edertasuna ezagutzeko aukera ezinhobea, antzinako garaietan gure inguru hauetan bizi eta ibili direnenak ete berauen aztarnak ezagutzeko aukera paregabea. Ezagutu gaitzazu! 

Kobak bisitatzeko beharrezkoa da hitzordua aurrez egitea. Telf.: 943 08200 / arrikrutz@onati.eus

  • GeoIbilbideak ere izango dira ekintza aktiboago baten bila dabiltzenentzat.

EspeleoTxiki: ( 6 urtetik aurrera). Ibilbide espeleologikoak etxeko txikienekin kobazuloaren barrunbeak exploratzeko. Arrikrutz-Oñatiko kobak ezagutzeko beste modu bat! Galdetu datak!

UZTAILAK 17, EspeleoArrikrutz: (18 urtetik gorakoentzat). Abentura espeleologiko honetan Gipuzkoako kobazulorik luzeenetakoa den Arrikrutz-Oñatiko kobetan barneratzen gara, lurpeko errekek sorturiko arroilak zeharkatu, kobetako egitura exzentriko bitxiak aurkitu...Eman ezazu izena!

Eta geo-ibilbide gidatuak ere izango dira Aizkorri inguru hauen jatorri geologikoa, bere bilakaera eta gure begiei ezkutatzen zaizkien bitxikeriak ezagutzeko. Informazio gehiagorako eta izen-emateko, Arrikrutz-Oñatiko kobak, telf.:943 082000 / arrikrutz@onati.eus

ABUZTUAK 14, Geoibilbidea Aitzulo begira.

IRAILAK 24, Urbiara Geoibilbidea

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.