Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Armagintza museoa I. Ipuin lehiaketa

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte
Data
 2010-02-01 / 2010-03-30
Erreserba
Ez
 

OINARRIAK

Nazioarteko Museoen eguna eta Armagintzaren Museoaren handitzearen urteurrena direla eta, Museoak ipuin lehiaketa antolatu du jarraian ematen diren oinarriak kontuan harturik:

 

1.- Parte-hartzaileak: 12-16 urte bitarteko neska-mutilak.

2.- Modalitateak: Euskera zein gaztelania. Ordenagailuz idatziak, lerroen artean tarte bikoitza utzita, eta Arial 11n.

3.- Idazlanaren orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bat.

4.- Gaia: 2010eko Nazioarteko Museoen eguneko lemarekin, gizarte harmoniarekin, lotuta egon behar du edota, ipuinean Museoko piezaren bat sartuta egon behar du.

AURKEZTEA

5.- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi ipuin aurkeztu ahal izango ditu. Aldez aurretik argitaratu gabeak izan beharko dira. Ezin izango dira edizio eta zabalkunde eskubideak hitzemanda egon; eta, era berean, ezin izango dira eskubide horiek hitzar litzakeen beste lehiaketeren batean aurkeztuak izan.

Armagintzaren Museoak ipuinak bere jardueretan erabiltzeko eskubidea izango du egileen aurretiko baimenik gabe, eta web orrian argitaratu edota zabaldu ahal izango ditu. Ipuinen hedapenak ez du autore-eskubiderik sorraraziko, ez egilearen alde ez Museoaren alde.

6.- Aurkezteko modua: Paperean egindako hiru kopia sartu beharko dira kartazal itxi batean. Kanpoko aldean modalitatea adierazi beharko da, hau da, euskeraz ala gaztelaniaz idatzia den. Kartazalaren barruan, lana ezezik beste kartazal itxi bat sartu beharko da. Kartazal itxi horren kanpoaldean izengoitia eta lanaren izenburua bakarrik agertu beharko dira. Barruan, egilearen datuak joan beharko dira (izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa, e-maila eta ikastetxea).

7.- Aurkezteko lekua eta informazioa: Pegora, Herritarren zerbitzurako bulegoa, Untzaga Plaza, 1. 20600 EIBAR (Gipuzkoa) Tel.: 943708400. (Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era, astelehenetik ostegunera, eta 09:00etatik 14:00etara ostiraletan)

Norbera bertara joanda edo posta ziurtatuz aurkeztu daitezke lanak

8.- Aurkezteko epea: 2010eko martxoaren 30a arte.

EPAIMAHAIA ETA BALORAZIO IRIZPIDEAK

9.- Baloratzeko irizpideak: Gaiaren originaltasuna, aberastasun linguistikoa, akats ortografikorik ez azaltzea, argumentuaren koherentzia.

10.-Epaimahaia eta bere erabakia: Armagintzaren Museoaren batzordeak izendatuko du epaimahaia, eta erabakia hartzen duenean jakinaraziko da epaimahaikideak nortzuk diren.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta argitaratu egingo da. Sariak 2010eko maiatzaren 18an emango ditu Museoak, horretarako espresuki antolatuko duen ekitaldian, eta parte-hartzaile guztiak izango dira bertara gonbidatuak. Finalista izango diren 5 ipuinak irakurriko dira ekitaldian.

SARIAK

11.- Modalitate bakoitzeko (euskera eta gaztelania) honako sari hauek emango dira:
1. Saria: 90 euro.
2. Saria: 60 euro.
3. Saria: 45 euro.

Bi akzesit ere emango dira, oroitzapenezko bi oparitxo. Egileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu. Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, lanek maila egokirik ez badute. Ohorezko aipamena egingo zaie partaide guztiei eta diploma bat emango zaie.

ONESPENA

12.- Originalak ez dira bueltan itzuliko.

13.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzea ekarriko du. Behin aurkeztuz gero, ezingo da lana berreskuratu edo erreklamatu.

Zernahi gertaturik ere Armagintza Museoak erabakiko du zer egin, epaimahaiaren txostena jaso eta gero.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal museoa
  • Telefonoa: tel. 943 708446
    Fax. 943 708436
  • E-maila: museoa@eibar.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bista Eder, 10 - 5º
    20600 Eibar - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Armagintzaren Museoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Az Itxita 16:00-20:00
Og Itxita 16:00-20:00
Or Itxita 16:00-20:00
La Itxita 16:00-20:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak Itxita 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: Ostegunero, ICOM-eko eta Betizuko baskideak, 7 urtetik beherakoak eta Eibarko derrigorrezko eskolatze okastetxeak.

Orokorra:3€

Murriztua:1,50€ ( 26 urtetik beherago ikasleak - erretiratuak eta langabetuak).

8 pertsona baino gehiagoko taldeak:2€/per

Bisita gidatuak ( 18 pertsona gehienez):18€ sarrera prezioari erantsi behar zaio

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.