Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

GEOLODIA 2010 APIRILAREN 24 ETA 25EAN OÑATI-ARRIKRUTZEKO KOBATAn

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2010-04-24 / 2010-04-25
Erreserba
Bai
 
Arrikrutzeko eszentrika

Ekimen hau Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak bultzatutako Espeleoabentura programaren baitan aurkitzen da

 

Geolodia 2010ek datorren asteburuan Oñatiko Gesarribe sistema ezagutzeko aukera eskainiko du bere galeriatara eta Arrikrutzeko kobara egingo diren bisita gidatu berezituen bidez. Parte-hartzaileek, bisita hauetan, gidariek eta informatika bitartekoek emandako informazio osoa eskura izango dute. Ekimen hau Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak bultzatutako Espeleoabentura programaren baitan aurkitzen da eta bere helburua eremu honetatik azpimarragarriena eta erakargarriena den ingurune karstikoa ezagutzera ematea da, lurpeko 14 kilometroko barrunbe zabal eta konplexuek osatutako ingurunea.

Jardueretako lehena datorren larunbatean, apirilaren 24an, ospatuko den eta Gesaltza-Arrikrutz sistema zeharkatuko duen ibilbide bat izango da. Koba ospetsura sartzeaz gain, beste galeria batzuk eta Aldaola erreka ere ezagutu ahal izango dira. Bisita honek 3 edo 4 orduko iraupena eta erdi mailako zailtasuna du. Jarduera honetan parte hartzeko interesa dutenek 16 urtetik gora izan beharko dituzte eta material erosoarekin ekipatuta joateaz gain, katiuskak eta frontala ere eraman beharko dituzte. Txango honen prezioa 20 eurokoa da eta gehienez 20 pertsonako taldeak osatu behar direnez, beharrezkoa da aurretik txanda telefonoz hartzea 943 08 20 00 zenbakian.

"Arrikrutz-Oñatiko kobak barne-barnetik" izeneko ekimen honetako parte-hartzaileek Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabeko ingurune karstikoaren lurpeko ondarearen zati bat ezagutzeko aukera izango dute. Ondare hau, hain justu, Jurasiko eta Kretaziko aldietan herrialdean existitzen ziren itsaso epeletan sedimentazioa eta kare harrizko arroken eraketa gobernatu zituzten prozesu geologikoen emaitza da. Bisita maiatzaren 29an, ekainaren 19an, uztailaren 17an eta 31n, abuztuaren 14 eta 28an, irailaren 19an eta urriaren 16an errepikatuko da.

Arrikrutzeko galeria fosilak aberatsak dira estalaktitak, estalagmitak, zutabe, kanpai itxurako koladak, eszentrika, gours eta bestelakoetan. 500 metroko pasabidetik urrunago Marcel Loubens-en galeria fosila bisitatuko da, non espeleologiarekin lotutako gai txundigarriak topatzen diren, besteak beste, Arrikrutzeko eszentrika, 2 metroko luzera eta eraketa ikusgarriekin, Gesaltza eta Arrikrutzen arteko lotunea osatzen duena.

Ekimen honetako parte-hartzaileek lurpeko Aldaola erreka ikusteko aukera izango dute, hala nola, bere galeria ezberdinak, lur-azpiko kanoi eta ur-jauziak, eta dituen bioespeleologia-aberastasunak.

Geolodia 2010en ospakizunak beste alternatiba bat ere prestatu du ibilbide didaktiko laburrago bat nahi duten pertsonentzat. Igandean zehar, apirilak 25, ordubeteko bisita gidatuak egingo dira Arrikrutzeko kobara prezio murritzago batekin, izan ere, sarrera bakar batekin bi pertsona sartu ahal izango dira. Parte-hartzaileak 53. galeriara sartu ahal izango dira eta han, bere barnealdea ezagutzeaz gain, hidrogeologia edo paleontologia bezalako gaien inguruko informazioa jaso ahal izango dute informatika sistema baten bidez.

 

Aurten Geolodiak bere seigarren urteurrena ospatzen du haur eta gazteek egun batez geologia zientzia ezagutu eta esperientziaz goza dezaten lortzeko. Ekintza hauen bidez gizartea sentsibilizatu nahi da geologia-ondarea babesteak duen garrantziaren inguruan. Txanda honetan, gainera, Lurraren Egunaren ospakizunarekin bat egingo du, apirilaren 25ean.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.