Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

TOPIC. Museoen Nazioarteko Eguna

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2010-05-18 / 2010-05-18
Erreserba
Ez
 
Txina, tradizioko pertsonaiak

Jardunaldi irekia, Topic zentroan


Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak (Topic) jardunaldi irekia egingo du maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Jardunaldi horretan, bisitarientzako zabalik izango dituzte ateak museoak nahiz "Txina, tradizioko pertsonaiak" aldi baterako erakusketak, eta dohainik egin ahal izango da bisita, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

"Txina, tradizioko pertsonaiak" erakusketak 110 pieza ditu, antzerkiaren ikuspegitik balio handikoak. Erdiak itzal bidezko txotxongiloak dira. Txotxongiloak Topic erakundearen bildumaren funtsekoak dira, eta lehen aldia da horietako asko jendaurrean erakusgarri jarriko direna, ez baitaude Tolosako zentroak bere museoan duen erakusketa iraunkorrean sartuta.

Topic zentroaren museoak Europako txotxongilo bilduma bikainenetako bat osatu du. Mundu osoko hainbat herrialdetako txotxongiloak ditu. Horien artean, Asiako herrialdeetako piezen saila da zabalena, baina Amerika, Afrika eta Europako sortak ere oparoak dira.



 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.