Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Ibarra familiako Zaldunaren erretratuari buruzko hitzaldia

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2011-02-10 / 2011-02-10
Erreserba
Ez
 
Caballero de la Familia Ibarra LARRAÑAGA Y ELORZA, S.A. - 100 URTE

Xabier Martiarena zaharberritzaileak "Ibarra Familiako Zalduna" gorteko erretratuaren zaharberritze lanei buruzko hitzaldia emango du gaur Portalean.

Xabier Martiarenak, Artelekuko zaharberritzaileak, "Ibarra Familiako Zalduna" erretratuaren historiari buruz eta horren zaharberritze lanei buruz hitz egingo du hitzaldian. Kontuan izan behar da Ibarra familia Eibarko boteretsuenetakoa izan zela.

Gaur egun margolana Museoko "Bizimodua, merkataritza eta gizartea" gelan ikusgai dagoen arren, mendeetan zehar gaizki zainduta egon da. Zaharberritze lanak ia urte bete iraun dute.

Kuadroa jatorri flandestarra zuen Felipe Diriksen pintorearen lana da. 1628 urtean margotu zuen eta bere lanetatik geratzen den erretratu bakarrenetakoa da. Barroko estiloko erretratua da, espainiar erakoa, hau da, gorputz osokoa, eta Velazquez pintorearen erretratuen estilokoa. Izan ere, kuadroaren jarrerak Sao Paolon dagoen Velazquezek margotutako Conde- Duque de Olivaresen erretratua dakarkigu gogora.

Armagintzaren Museoak antolatutako hitzaldi hau Portaleako Hitzaldi Aretoan izango da gaur, otsailak 10, arratsaldeko 7etan.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal museoa
  • Telefonoa: tel. 943 708446
    Fax. 943 708436
  • E-maila: museoa@eibar.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bista Eder, 10 - 5º
    20600 Eibar - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Armagintzaren Museoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Az Itxita 16:00-20:00
Og Itxita 16:00-20:00
Or Itxita 16:00-20:00
La Itxita 16:00-20:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak Itxita 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: Ostegunero, ICOM-eko eta Betizuko baskideak, 7 urtetik beherakoak eta Eibarko derrigorrezko eskolatze okastetxeak.

Orokorra:3€

Murriztua:1,50€ ( 26 urtetik beherago ikasleak - erretiratuak eta langabetuak).

8 pertsona baino gehiagoko taldeak:2€/per

Bisita gidatuak ( 18 pertsona gehienez):18€ sarrera prezioari erantsi behar zaio

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.