Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Bigarren Koben Egunean, Arrikrutzeko eszentrikarako espeleoabentura bisita eskainiko du.

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Helduak
Data
 2011-03-05 / 2011-03-05
Erreserba
Bai
 

Arrikrutz - Oñati Kobak -ek jarduera berezia egingo du martxoaren 5ean II Koben Eguneko ekitaldiekin lotuta.

Lurpeko ondare harrigarri hau ezagutzeko gose diren izpiritu abenturazaleek bertako barnealdea ezagutzeko aukera izanen dute, Arrikrutzeko 53. Galeriatik hasi, Aldaola erreka eta Marcel Loubens galeriatik igaro eta Arrikrutzeko eszentrikaraino heltzen den ibilbidean.

Bisitak bi atal ditu:
- Arrikrutz paleontologia: arlo honetan leze honek duen garrantzia eta bere aztarnategiak (lehoiak, hartzak eta abar);
- Arrikrutz geologia: galeria fosilak, presiozko galeriak eta bertan sortzen diren espeleotemak eta batez ere Arrikrutzeko ESZENTRIKA ikusgarria.


Bisita 10:15ean, Arrikrutz-Oñatiko Kobazuloen Interpretazio Gunean hasiko da eta 2 eta 2 ordu t'erdi bitarteko iraupena izanen du. Zailtasuna ertaina da eta soilik 16 urte gorakoek parte hartu ahal izango dute. Banakako sarrera 12€takoa izanen da eta 20 lagun izanen da gehienezko parte-hartzaile kopurua.

Arropa erosoa, aldatzeko arropa zein katiuskak edo botak eramatea gomendatzen da.

Erreserba egitea ezinbestekoa da 943 08 20 00 telefonora deituz.

Informazio gehiago: arrikrutz@oinati.org

www.oinati.eu

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.