Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

'Casadelobos', Joan Baixasek sortua da, martxoaren 12an

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2011-03-12 / 2011-03-12
Erreserba
Bai
 
Casadelobos

Ipuinetan eta mitologietan orotariko otsoak agertzen dira: oihanean haurrak jasotzen dituztenak, artaldeei erasotzen dietenak, piztia izugarri bihurtutako ardiak, eta Ilargiari kantaten diotenak. Otsoak, ardiak, txakurrak eta pertsonak elkarrengandik bereizi ezinezko pertsonaiak dira; denen artean, sinboloz eta iradokizunez beteriko arabesko bat osatzen dute, Elias Canettiren, Nazim Hikmeten eta elezahar tradizionaletatik hartutako testuak elkarri josiz osatutako ipuin batean.

Madrelobak bere istorioa kontatuko digu, hotsen eta mugimenduen bidez, haizearen eta uraren, animalien eta pertsonen ahotsak entzunez, denboran barrena bidaiatzen den aztia bezala, irribarrez eta luma hankez. Arratsalde lasai bat, Montnegreko basoan; halako batean, udako ekaitza lehertu da, sua. Jaioberri baten oihuak entzunda, otseme-ardia hurbildu egin da, eta...

Paca Rodrigo eta Mauricio Villavecchiak, eklektizismoa eta ironia lagun, orotariko musikekin jolas egiten dute: Mozarten musikarekin, abesti tradizionalekin, baita jazzean eta musika etnikoan inspiratutako beren konposizio propioekin ere.

Joan Baixas antzerki bisualean adituak ikuskizun-collage bat dakar: abestien eta kontakizunen uztarketa bat da, objektuen eta irudien uztarketa bat, Paca Rodrigo antzezle eta dantzariaren, abeslari eta ahots irakaslearen neurrira egina.

Paca Rodrigok musika eta dantza landu ditu, eta bilaketa eta esperimentazioa jorratu ditu ahotsarekin. Antzerki ikuskizun askotan parte hartu du, hainbat zuzendarirekin, Carles Santos, Joan-Albert Amargós eta Jordi Sabatés musikagileekin eta Mal Pelo eta Marga Guergué dantza taldeekin, besteak beste.

Eguna: martxoak 12
Ordua: 18:00
Tokia: Topic. Euskal Herria plaza, 1. Tolosa
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.