Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Los Duendes txotxongilo taldeak ‘Titirijuegos’ obra aurkeztuko du, larunbat honetan, Topic zentroan

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Familiak, Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2012-06-09 / 2012-06-09
Erreserba
Ez
 

Valentziar taldeak Willy iratxoaren istorioa dakar oraingo honetan Tolosako agertokira

Terramarreko lurralde miragarrian bizi da beren obrako protagonista, eta haurrei kontatzeko ipuinak biltzea da haren zeregina.

Hiru urtetik aurrerako haurrentzat emanaldi bereziki egokia izango da, eta argumentu sinpleak baliatuz, haurren partaidetza eta konplizitatea lortuko du; hain zuzen ere, kontakizunaren garapenean funtsezko eginkizuna dute haurrek. "Elkartasunari eta adiskidetasunari buruzko obra bat da", haren sortzaile Alberto Cebreirok dioenez.

'Titirijuegos' ikuskizuna hainbat kontakizunek osatuta dago. Lehenengoan, oilo batek onomatopeiak erabiliz hitz egingo digu; horrelaxe komunikatuko da ikusleekin, askotariko doinuez eta adierazkortasunaz baliatuta.

Bigarren istorioan, Willyk kutxa batzuk aurkituko ditu oholtzan, eta haurren laguntzaz garraiatuko ditu. "Txikia, ertaina eta handia kontzeptuak eta kolore berdea, urdina eta horia eta kolore horiek neurriekin dituzten erlazioak umorez transmititzeko modu bat da", azaldu du Cebreirok.

Manolo barraskiloa da hurrengo kontakizuneko protagonista. Etxea galdu du, asto batek zabaldu baitio. Haren lagun Pelusak etxe berria eraikitzen lagunduko dio, baina, horretarako, Picacocos txoriaren arrautza bat beharko dute; hala, Picacocosek marrubi pastela jan, eta arrautza jarriko du.

Los Duendes taldeak ikuskizun onenaren saria eskuratu du Terrassako Txotxongilo Jaialdian obra honi esker. TITIRIMUNDI jaialdiaren (Segoviako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia) XXIII. ekitaldian parte hartzeko gonbita ere egin diote taldeari, eta egunero eskainiko ditu emanaldiak Segoviako Diputazioaren Jauregian.

Era berean, hainbat jaialditan parte hartzeko aukeratu dute, hala nola, Sevilla, Tolosa, Bartzelona, Cuenca, Madril, Alacant eta Oviedokoetan, baita Italia, Suitza, Suedia, Brasil, Argentina, Mexiko, Frantzia, Errumania, Hungaria eta Portugalgo zenbait hiritakoetan ere.

Data: ekainak 9.
Oordua: 18:30etan.
Prezioak: Haurrak: 4 euro. Helduak: 7 euro.
Familia ugariak: Haurrak: 3 euro. Helduak: 5 euro.
Txartel salmenta: Topic zentroko txarteldegian. Eta www.topictolosa.com webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko txarteldegian soilik eskura daitezke

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.