Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Mendi ibilbide gidatua Aizkorri-Aratzen. "Ezkutuko bidea"

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Norbanakoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Orokorra
Data
 2012-10-13 / 2012-10-14
Erreserba
Bai
 

Arantzazuko Parketxeak, Arantzazuko Adiskideekin lankidetzan, 2012rako 5 mendi ibilbideen programa garatu du. Azken mendi irteera, "Ezkutuko bidea" deituriko ibilbidea, urriaren 14an, igandea, izango da. 7 km-tako ibilbide honek Arantzazuko aparkalekutik ikusten diren Bellostegi eta Erbizkun mendiak inguratzeaz gain, arroilaren sakonunerantz eramango gaitu eta jarraian, Arriona eta Bellotzako saroiak zeharkatuko ditu.

"Ezkutuko bidea" mendi ibilbidearen ezaugarriak: (kartela jeisteko klikatu HEMEN)

  • Noiz: Urriaren 14an, igandea, goizeko 9:00etan.
  • Ibilbidea: Iturrigorri basoa, Arrionako saroia eta basoa, Bellotzako saroia, Arantzazuko Arroila eta Arantzazu.
  • Gaia: Saroiak eta abeletxeak. Txangoan zehar Arriona eta Bellotzako saroiak bisitatuko dira eta antzinako egitura zirkular hauen haustarriak edo erdiko mugarriak ikusteko aukera izango da.
  • Abiapuntua: Arantzazuko aparkalekua, turismo bulegoaren ondoan.
  • Distantzia: 7 km
  • Iraupena: 4 ordu
  • Desnibela: 200 metro
  • Zailtasuna: Erraza
  • Salneurria: Helduak 3 € Haurrak (6-12 urte) 2 €

 

Ibilbidean parte hartzeko interesa duen edonork Arantzazuko Parketxean eman dezake izena e-mail bidez edo telefonoz.

Arantzazuko Parketxea

Emaila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Telefonoa: 943 78 28 94/ 943 25 20 15

www.gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.