Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Zatoz Igartubeitira Museoen Nazioarteko Eguna ospatzera!

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2013-05-18 / 2013-05-18
Erreserba
Bai
 
Igartubeiti famili txartela

Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeitin ospatzeko maiatzak 18 eta 19an zenbait jarduera antolatu ditugu, aurtengo leloarekin "Museoak (memoria + sormena) = Gizarte Garapena" bat eginez:

Talo arteko kontakizunak Taloak artisau erara egiten ikasteko belaunaldien arteko tailerra. Mutiloako Teresaren eskutik arto irinarekin taloak nola egiten diren ikasiko dute parte hartzaileek eta bere istorio zein kontakizunekin gozatuko dute. Ondoren... talo dastaketa!! Familia osoari zuzendua bereziki ume eta aiton-amonei. Maiatzak 18, larunbata, 16:30etatik 18:30etara. Aurrez izen-ematea komenigarria da. Plaza mugatuak.

Animazio film laburren emanaldia Natur ingurunearen gaia eta adierazpena azalduko dute animazioak.   Maiatzak 18 eta 19an saioak jarraian eskainiko dira, 12.00etatik 14.00etara  eta 17.30etatik 19.00etara.

Ate irekien jardunaldia Maiatzak 18 eta 19an Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da. Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00.

Igartubeiti Familia Txartelaren aurkezpena eta doako eskuratzea   Baserriko hezkuntza proiektuaren barruan...Igartubeiti Famili Txartela! sortu da. Igartubeiti Famili Txartela Baserri Museoa eta herritarren artean, bereziki familien artean, hurbiltasun harremana sortzea helburu duen tresna da. Igartubeiti kultur espazio aktibo eta irisgarri bihurtzen duten abantaila sorta bat eskaini eta urte beteko aldizkakotasuna duen txartela da hau. Ondarearekiko gertutasuna lantzeko ikuspegi eta lengoaia desberdinak erabiltzen dira Baserriko Hezkuntza Egitasmo honetan, eta esparru honen barruan kokatzen da Familia Txartela.  Ikuspegi eta lengoaia desberdin hauek ingurune, natura, kultura, gizartea, etab.ekin harremanetan jartzeko modu berriak eskaintzen dituzte.  Abantailak dituzte Igartubeiti familiek!  Museoen Nazioarteko Egunean museora hurbiltzen diren familia guztiek txartela zein ongietorri oparia doan jasoko dituzte.  Honez gainera, honako abantailak izango dituzte urte osoan zehar:

  •     Zatoz Museora nahi duzun oro DOAN!
  •     Gonbidatu zure lagun bat Igartubeitiko tailerretan parte hartzera! 2x1 Sarrera
  •     Jardueretan parte hartzeko aurre erreserba eta lehentasunezkoa
  •     Ospatu museoan zure urtebetze festa! Tailerrak nahieran prezio bereziekin
  •     Promozio eta lehiaketa berezietan parte hartzea
  •     Familientzako bereziki sortutako jarduerez gozatzeko aukera
  •     Dendako produktuetan deskontuak.
  •     Inguruko jatetxe eta dendetan prezio bereziak.
  •     Igartubeiti eta Zumalakarregi Museoak bisita gidatuarekin ezagutzeko bonu bateratu batez gozatu

eta askoz gehiago... *Txartelak ezin dira eskuz aldatu   Txartela eskuragarri izango da Igartubeiti Baserri Museoan maiatzak 18tik aurrera.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.