Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Baserri Eguna 5. edizioa

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2013-06-16 / 2013-06-16
Erreserba
Bai
 
Baserri Eguna 2013

Ekainak 16 igandeko jarduera Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak argazki erakusketaren inaugurazioarekin hasiko dugu. Interpretazio Zentroko balio anitzeko gunean izango da ikusgai uda osoan zehar.

Landa inguruneko emakumeen bizitzaren inguruko ibilbidea biltzen dute argazki hauek gai ezberdinak jorratuz: baserriko lanak, aisialdia, familia, erretratuak.Ezkio-Itsasoko udal artxiboko 50. hamarkadako argazkiak izango dira ikusgai. Argazkiekin batera, Ezkio-Itsasoko bi emakumeen, 1914ean Oiarbide baserrian jaiotako Benita Arabaolazaren eta 1910ean Igartzabalgoene baserrian jaiotako eta 2012an hildako Joxepa Aranbururen lekukotasun bideoak izango dira ikusgai. Bideo hauetan bi emakume hauek beraien bizipenak kontatzen dituzte. Ahotsak artxiboak eskaini dizkigu bideo hauek.

Erakusketa kolaboratzailea izan nahi du, argazkiei dagozkion datuak eskaintzeko parte hartzera gonbidatuz. Datak, izenak, gertaerak, tokiak, baserriei dagozkion datuak, informazio guzti hau baliagarria da lurraldearen eta bere biztanleen memoria berreraikitzeko.

Ondoren, Itziar Salegik, naturopatak eta aromaterapeutak ukenduak egiten ikasteko tailerra eskainiko du. Parte hartzaileek bi ukendu prestatuko dituzte,  azala bere onera ekartzeko ukendua, kalendula olioarekin, argizariarekin, aloe vera zukuarekin, errosen Hidrolatoa eta Labanda olioarekin egina eta “antiinflamatorio” (muskulu-artikulazio) bat arnika olioarekin, argizariarekin, zume tinturarekin harpagofito tinturarekin, erromero olioarekin, labanda olioarekin eta limoi olioarekin egina.

Eguerdian, Maite Aristegik Bergarako Lamaino Etxeberri eta EHNE sindikatuko idazkari ohi gisa izandako esperientzia azalduko du solasaldian. Ekofeminismo mugimendua 70. hamarkadan sortzen da izaera ekologista, feminista, pazifista eta espirituala duten emakumeen eskutik baina gizonak baztertu gabe. Pensamendu feministan garapen orokorrago baten alde egiten du, bortizkeriarik gabe, generorik gabe, biodibertsitatea eta gizaki guztiak aintzat hartuz.

14.00etan bazkari herrikoia izango da, kultur gastronomikoaren plater batekin “ajoarriero”-arekin.  Bere sorrera baserrien garapenaren garaian, XVI eta XVII. mendeen artean kokatzen da. Mandazainek eta ostalariek eman zioten itxura plater honi, piskanaka piskanaka bideetatik ostatuetara, gastronomi platerean bilakatu arte.

Bazkal ondoren, Ordiziko azokaren 500. urteurrena dela eta ekoiztutako eta Ordiziko Kimetz Emakumeen Elkarteak ekoiztutako “Gaur zortzi azokan” dokumentalaren emanaldia . Dokumental honetako protagonistak 5 baserritar dira: Aramako Aiesta baserriko Miren Jauregi, Idiazabalgo Kalbarioko Amaia Alkorta, Zaldibiko Lizarraga baserriko Miren Jauregi; Aramako Agerreko Maria Rosario Urretabizkaia eta Gabiriko Beheko Etxe baserriko Anttoni Murgiondo. Dokumentala ekoiztu da  Farapi antropologia zentroaren eta Estico ekoiztetxearen laguntzarekin. Belen Balerdik, Ordiziko Kimetz emakumeen elkarteko kideak aurkeztuko du emanaldia.

Umeentzako jokoak eta beste gune batzu:Jardueran zehar familia guztiarentzako ekintzak izango dira: jolasen txokoa + bisita bereziak.Gaiaren inguruko bibliografia kontsultatu ahal izateko irakurketa txokoa izango da.

Esku-foiletoa (pdf)

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.