Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

“Lihoaren prozesua” erakusketa

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2014-09-05 / 2014-10-02
Erreserba
Ez
 
Iruteko tresnak Lihoaren prozesua erakusketa Igartubeitin

Goruzaleak taldearen bildumako objektuez osatutako erakusketa. Gaur egun, objektu hauek Irunen kokatua dagoen Gordailuan, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroan daude. Erakusketa hau Lihoa lantzen Zikloaren jardueren barne antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak. 

Erakusketan lihoaren landaretik oihala lortzearen eraldaketa prozesurako erabiltzen ziren zenbait tresna daude ikusgai: karrama, liho haziak bereizteko, mazoa, lastozko zatia bereizteko, tranga lihoa txikitzeko, ezpata-oina, lihoa karrakatzeko (zuntza ahalik eta hobekien garbitzeko), txarrantxa kardatzeko erabilia, gorua eta ardatzak iruteko eta lixiba, harila zuritzeko. Eraldaketaren ondoren, oihal preziatuak lortzen zituzten, hauekin erakusketan ikusgai dauden soinekoak, alkandorak, eskularruak, burukoak, mahai tapizak, paparrak, amantalak ekoiztuz. Zenbait argazki txuri beltzean emakumeek burutututako liho landarearen eraldaketa prozesuaren testigantza biltzen dute.   

Erakusketa hau Igartubeitiko Interpretazio Zentroan ikus daiteke irailaren 5etik azaroaren 2ra bitartean, asteazkenetik igandera, 10:00-14:00 / 16:00-19:00 ordutegian. 

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.