Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Barrikotea eta Martxoan Bertsoko kanporaketa

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2015-03-07 / 2015-03-07
Erreserba
Ez
 
Barrikotea Igartubeitin

Igartubeiti Baserri Museoan urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtua dastatzeko ordua iritsi da. Martxoak 7an, larunbatean, 18:30etatik aurrera, sagardoa eta bertsoak uztarturik, barrikotea eta martxoan bertsoko kanporaketa izango da, Yartu elkartea eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin.

Bertso saioan, 9 bertsolarik parte hartuko dute, hiru taldetan, Martxoan Bertsoko bigarren kanporaketan. Potato taldeko Felipe Zelaieta, Asier Otamendi eta Rikardo Gonzalez Durana; Gabiri X: Mikel Asurabarrena, Endika Igartzabal, Jon Iturriotz eta Lekaixoka taldeko Aitor Lizarazu, Mikel Mendiaraz, Martin Berrizbeitia. 

Ondoren, 20:00ak aldera, Beldur Barik Lehiaketaren Irabazleak, Santa Lutzi People taldea osatzen duten Garazi Narraspek, Alaitz Arratibelek, Miren Arratibelek, Ane Izagirrek, Mikel Idiakezek eta Paulo Albisuak, barrikoteari hasiera emango diote.

Sagardoa edateaz gain, mokadutxoa ere izango da, trikitilariek giroa alaituz.

Oharra: joan-etorriko doako autobus zerbitzua eskainiko da 18:00etan Zumarragako Elizkaleko geralekutik aterata.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.