Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

“Sagastiak loretan” ospakizuna Sagardoetxean.

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2015-04-13 / 2015-05-31
Erreserba
Ez
 
sagastiak loretan

Loretan dauden sagastiek eskaintzen dizkiguten paisaia zoragarriez gozatu ahal izateko, apiriletik maiatzera bitartean “Sagastiak loretan” ekimena ospatuko dugu: udaberriko bisita gidatuak, argazki lehiaketa Facebook-en, “Sagardoaren Lurraldea ezagutuz” ibilaldia, "Loreak polinizatzen" jarduera maiatzeko zubian, "Erleen bizimodua ezagutuz" jarduera Museoen Nazioarteko Egunean eta “Markesaren alaba eta Luixen istorioa”.

Apiriletik maiatzera:Sagardoetxeako udaberriko bisitak

Sagardoetxeako bisitetako edukiak udaberriko egutegira moldatu eta erleen mundua, polinizazioa eta sagastiko intsektuen gaiak landuko dira bisitariekin.

Apirilak 23 – Maiatzak 24:Argazki lehiaketa Facebook-en

“Sagastiak loretan eta ardiak larretan” argazki lehiaketa izango da Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako Facebook orrietan apirilaren 23tik maiatzaren 24a bitartean. Parte hartzaileek gaiarekin lotutako argazkiak bidali beharko dituzte museo hauetako Facebook orrietara eta museo bakoitzak gazta eta sagardo loteez osatutako sari bat emango du.

Sagardoetxeako sari banaketa maiatzaren 30ean ospatuko da.

Apirilak 26, igandea:“Sagardoaren Lurraldea ezagutuz” ibilaldia

Sagardoaren Lurraldea, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatuta eta Mendiriz Mendi eta Andatza Mendi Taldearekin laguntzarekin, “Sagardoaren Lurraldea ezagutuz” ibilaldia ospatuko da apirilaren 26an Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo herrietan barrena.

Ibilaldia goizeko 08:00etan Astigarragan Sagardoetxea Museoan hasi eta Usurbilen amaituko da. Herri bakoitzean jarraian zehazturiko interesguneak azalduko dira:

- Astigarraga: Sagardoetxea, Udaletxea, Markesaren Jauregia eta Ergobiko zubia. Azalpenak Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historialariak emango ditu.- Hernani: Urumea bailara, hirugune historikoa eta Santa Barbara. Azalpenak Jexux Mari Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunak emango ditu.- Usurbil: Kalezar, dema plaza eta Sariaundi baserria. Azalpenak Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historialariak emango ditu.

Ondoren, “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa ikusteko aukera izango da Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean 11:00etatik 14:00etara bitartean eta ibilaldiari amaiera emateko bazkaria izango da Aialde Berri sagardotegian. Prezioa: 22€ (sagardotegiko menua). Izenemateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com.

Maitzak 1-3:Maiatzeko zubia Sagardoetxean

Maiatzaren 1-3a bitartean Sagardoetxeara gerturatzen diren bisitariek maiatzeko zubian eskainiko den “Loreak polinizatzen” jarduera interesagarrian parte hartuko dute eta sagarrondoetako sagar loreak eskuz polinizatzeko aukera izango dute.

Eguna osatzeko, Sagardoetxearen bisitaldiaren ostean sagardotegiko otorduaz eta txotxaren errituaz gozatzeko aukera eskainiko da sagardotegian.

Maiatzak 17, igandea:Museoen Nazioarteko Eguna Sagardoetxean

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean maiatzaren 17an. Aurten nazioarte mailako gaia “Gizarte jasangarri baterako museoak” da eta Sagardoetxean “Erleen bizimodua ezagutuz” jarduera eskainiko da erlezain baten eskutik.

11:30etan jarduera euskaraz izango da eta 12:30etan gaztelaniaz.

Urtero bezala, egun horretan museorako sarrera dohakoa izango da.

Maiatzak 30, larunbata:“Markesaren alaba eta Luixen istorioa” Sagardoetxean

“Markesaren alaba eta Luixen istorioa” jardunaldia ospatuko da maiatzaren 30an 12:00etan Sagardoetxean. Bertan, Astigarragako Murgiatarren Jauregiko Markesaren familiako eta Santiagomendiko baserri bateko familia bateko istorio bat irudikatuko da antzerkia, musika eta dantzaren bitartez.

Jarduera honetan Astigarragako hainbat talde kulturalek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Sagardun Partzuergoa
  • Telefonoa: 943 550 575
  • E-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia, 48 20115 - Astigarraga - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (urte osoan) (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Ar 11:00-13:30 16:00-19:30
Az 11:00-13:30 16:00-19:30
Og 11:00-13:30 16:00-19:30
Or 11:00-13:30 16:00-19:30
La 11:00-13:30 16:00-19:30
Ig 11:00-13:30 Itxita
Jaiegunak 11:00-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak: Taldeak: 3,5 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Banakakoak: 4 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Doan 10 urtetik beherakoentzat. 2 euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.