Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Zergatik zu edo ni, eta ez, zu eta ni?

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2016-05-20 / 2016-05-20
Erreserba
Ez
 
Zergatik zu edo ni, eta ez, zu eta ni?

Foru Aldundiaren Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak gaurkotasun handiko mahai-ingurua antolatu du datorren maiatzaren 20an (ostiralez) arratsaldeko 6etan Zegamako kultur etxean. Ostiralean bertan, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren egitarauaren barruan, II. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala ospatzen da eta mendi lasterketen giroan murgildurik gaudela, hausnarketa-saio ireki honetan, mendian burutzen diren jarduera askotarikoen arteko osagarritasunari buruz hitz egingo da.

Bistan da abeltzaintzak, esate baterako, mesede egiten diela zenbait habitat edo bizilekuen ongizate eta iraupenari, baina alde horretatik egiten duten ekarpena behar bezala aitortzen al zaie abeltzainei? Ez al zaizkie traba gehiegi jartzen? Nola jokatu behar da aisia-lekuetan babesturiko espezieak daudenean? Non dago muga? Nola areagotu daiteke lehen sektorearen, kontserbazioaren eta aisiaren arteko osagarritasuna?

Partaideak Iker Karrera (korrikalaria), Jon Arruti (ENBA sindikatukoa), Joseba Garmendia (Aranzadi Zientzia Elkartekoa) eta Valentín Gabilondo (EHNE sindikatukoa) izango dira eta dinamizatzailea, berriz, Zegamako udaleko Edurne Albizu.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.