Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Euskal Jaurlaritzak "Euskadiren Biodibertsitatea Natura 2000 sarean" I. Argazki lehiaketa deitu du

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2016-08-01 / 2016-09-15
Erreserba
Ez
 
EUSKO JAURLARITZAK "EUSKADIREN BIODIBERTSITATEA NATURA 2000 SAREAN" I. ARGAZKI-LEHIAKETA DEITU DU

Natura 2000 Sarea oso garrantzitsua da gurean eta horrexegatik sortu da «Euskadiren biodibertsitatea Natura 2000 Sarean» I. argazki-lehiaketa. 55 espaziok osatzen dute Euskadiko Natura 2000 Sarea, gure lurraldearen % 20,5 inguru hartzen duena: 47 Kontserbazio Bereziko Eremuk (KBE), 4 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuk (HBBE) eta aldi berean KBE eta HBBE diren 4 espaziok.

Argazkilaritzako zaletuek nahiz profesionalek parte hartu dezakete lehiaketan, eta basoko flora- eta fauna-espezieen eta/edo horien habitat naturalen lagin adierazgarri bat aurkeztu behar dute; betiere, ingurumena errespetatuta. Parte-hartzaile bakoitzak bi argazki aurkez ditzake gehienez, JPEG formatuan; argazkiok ezin dira manipulatu, eta ezin dute beste argazki-lehiaketa batean saritutakoak izan.

Jasotako lan guztietatik 24 argazki finalista hautatuko dira. Irabazleak iPad mini bat eta 300 euro eskuratuko ditu. Sari horrez gain, bi accesit emango dira, eta horiei iPad mini bana. Argazkilaritzako eta komunikazioko profesionalek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko eta Ihobe bere sozietate publikoko ordezkariek osatuko dute epaimahaia. Sariak urriaren 6an emango dira, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Ingurumen Zentro batean.

Parte-hartzaileek posta elektroniko, WeTransfer edo antzeko baten bidez bidali beharko dituzte irudiak helbide honetara: comunicacion@ihobe.eus. Irudiez gain, testu-artxibo bat (.doc, .txt edo .pdf) atxiki beharko dute, eta horretan beren izen-abizenak eta irudien titulua adierazi behar dituzte. Gainera, argazkia atera zuten espazioaren deskribapen txikia egin beharko dute, bai eta erabili zuten teknika labur azaldu ere, beste datu interesgarri batzuez gain.

2016ko irailaren 15eko 14:00ak baino lehen bidali beharko dira argazkiak.

Informazio gehiago:

http://issuu.com/ihobe/docs/bases_concurso_de_fotografia_rn_200?e=4296428/37173489

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eusko Jaurlaritza
  • Telefonoa: 943 619 389
  • E-maila: txingudi@euskadi.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pierre Loti Ibilbidea 20304 - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera dohainik

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.