Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Arantzazuko Parketxeak aire berrituekin irekitzen ditu berriz ere bere ateak

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-03-04 / 2017-04-22
Erreserba
Ez
 
Arantzazuko Parketxeak aire berrituekin irekitzen ditu berriz ere bere ateak

Datorren asteburuan, martxoak 4 eta 5, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan kokatzen den Arantzazuko Parketxeak bere ateak zabalduko ditu esleipen berriaren ondoren. Arantzazuko Parketxeak bere hezkuntza-eskaintza berrituko du eta jarduerak eskaintzen jarraituko du; aditu eta elkarte ezberdinekin antolatutako jarduerak azpimarra daitezke besteak beste. Orokorrean, naturarenganako errespetua sustatzen jarraituko da ingurunearen ezagupena bultzatzearen bitartez.

Beste alde batetik, ondoko eraikinean dagoen Arantzazuko Aterpetxeak apirilak 10ean zabalduko dizkio bere ateak publikoari, Aste Santuaren aurretik. Instalakuntzak, 56 ohe eta jangela dituelarik, mota guztietako bisitariak artatuko ditu, haien artean, Natura Parkea ezagutzera eta jardueraren bat egitera etorriko diren ikasle taldeak, elkarteak, familiak… eta baita erromesak ere.

Lantalde berria Aste Santuan eta Pazko Astean gauzatuko den programa berezi bat prestatzen ari da, inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten hainbat jarduera izango dituena. 

Informazio gehiagorako:

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.netarantzazuaterpetxea@gipuzkoamendizmendi.net, 943 782894

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.