Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Udara Igartubeitin

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-06-01 / 2017-08-31
Erreserba
Bai
 

Ekaina, uztaila eta abuztuan ekintza zoragarriak Igartubeitin asteartetik igandera.!

XVI. mendeko bizimoduaren berri izango duzue; ohiturak, tradizioak, lanak, sagardoa bera nola egiten zen...Horrez gain, tailer eskaintza zabaletik gehien interesa zaizuena aukeratu dezakezue. 

Begira gure tailer eskaintza zabala:

  • GAILETAK EGITEN

Zuen gailetak egin eta dastatu ahal izango dituzue, sentsazioz beteriko esperientzia bizigarri honetaz gozatuz.  

  • BARATZA + PIZZA

Urtaro bakoitzean erein eta biltzen diren barazkiak ezagutuko dituzue. Igartubeitiko baratzean sasoi honi dagozkionak landatuz eta bilduz. Bertako produktuekin zuen pizzak egingo dituzue. 

  • NATUR KOSMETIKA

Usain gozoetan murgildu zaitezte, sorkuntzaren bitartez, xaboi eta krema naturalak eginez. 

  • BASERRIAREN ERAIKUNTZA

Igartubeiti baserrian zutabeen eta habeen egiturari erreparatu, egurra eta harria ukitu ondoren, beraien propietateez hitzegingo dugu, baserriko egituran dolareak duen garrantzia azpimarratuz. Ondoren, parte hartzaile bakoitzak baserriaren maketa bat diseinatuko du. Amaieran, mendia eraikiko dute guztion artean eta bertan baserri bakoitza kokatuko dute, kolore ezberdinetako baserriez osatutako paisaia sortuz.

  • AITON-AMONAK BEZALA JOLASTEN

Garai batean txingak, soka-saltoa... erabilita jolasten zuten gure aiton-amonek eta tailer honetan garai bateko bizitzaren berri izateaz gain jolasten zuten jolas horien berri izango duzue horietara jolastuz. 

Deitu edo/eta idatzi, egin erreserba: 943722978; igartubeiti@gipuzkoa.eus

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.