Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Baserritar jantzien erakusketa/Bisita gidatuak eta Buruko zapien tailerra

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-11-10 / 2017-12-15
Erreserba
Bai
 

BISITA GIDATUAK

Erakusketarekin lotuta Iraultza dantza taldeak ekimen gehiago antolatu du azaroa eta abendurako.

Azaroan, baserritar jantziaren azalpena egingo da erakusketan bertan. Azaroaren 10 ean arratsaldeko 19:00 etan bisita euskaraz eskainiko da, eta astebete beranduago hilaren 17 an gazteleraz.

Jantzia osatzen duten zati bakoitza, nola lotu edo jantzi, jatorria, esanahia, zertarako erabiltzen zen… hori guztia azalduko dizuegu. Helburua da aurten jantzia egin nahi duen edonork, garaiz informazioa jaso dezala.

TAILERRA

Abenduan, jada San Tomas ate joka, tailer praktikoa eskainiko da, baserritar zapia buruan nola jantzi ikasteko. Abenduaren 15ean arratsaldeko 19.00etan Ramon Garciak eskainiko duen tailerrera etor zaitezkete. Tailerra gazteleraz egingo da. Zapiaren esanahia, koloreak eta nola janzten den irakatsiko dizuegu.

Azaroko bisita gidatuetan, zein abenduko tailerrean parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da

Jantziaren Zentroaren harrera-lekuan edo Oarsoaldea-Turismo bulegoan 943 49 45 21 telefonoan. Bisita gidatuetan edo tailerrean, parte hartzeko ekimen bakoitzeko 1.5 euro ordaindu beharko da.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.