Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Arrikrutz Gaua

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2018-12-11 / 2018-12-12
Erreserba
Ez
 
Arrikrutz liburuaren aurkezpena

Arrikrutz Gaua ospatuko da datorren abenduaren 11ean, Santa Ana antzokian (Oñati). Arratsaldeko zazpiretan hasiera emango zaion ekitaldi honetan “Arrikrutz” liburuaren aurkezpen ofizialaz gain, Juan Luis Arsuagaren hitzaldia, bideo proiekzioak eta omenaldiak izango dira. Sarrera doakoa.

Aurkezpena: “Arrikrutz” liburua

Arrikrutz-Oñatiko koben inguruko argitalpen berri honetan kobazuloaren sorrera, aurkikuntza eta esplorazioaz gain bertan eginiko aurkikuntza nagusienaren inguruko xehetasunak biltzen ditu. Izan ere, gaur egun lehoiak Afrikako sabanarekin erlazionatzen ditugun arren, Pleistozenoan zehar Eurasian eta Ipar Amerikan ere izan genituen. Oñatiko Arrikrutz kobetan leize-lehoi hezurdura osoena aurkitu zen 1966.urtean eta aztarna hau  dugu honen iraganeko garaien testigu.

Aranzadi Zientzi Elkarteak Oñatiko Udalaren laguntzaz argitaraturiko liburu honetan hainbaten ekarpenak jaso dira: Euskal Herriko Unibertsitateko  Asier Gómez Olivencia eta Arantza Aranburu doktore eta ikerlariak; Museo de la Evolución Humanako zuzendari zientifikoa den Juan Luis Arsuaga; AMET, Oñatiko espeleologia taldea edo 1966.urtean leize-lehoiaren hezurudura aurkitu zuen Iñaki Zubeldi bera.

Hitzaldia: Arrikruzko lehoiak

Juan Luis Arsuaga (Madril, 1954) paleoantropologoa da. Biologia Zientzietan doktorea (Universidad Complutense de Madrid), eta Paleontologian katedraduna Madrilgo unibertsitate konplutenseko Geologia Zientzien Fakultatean. 2013tik Museo de la Evolución Humana-ko (Burgos) zuzendari zientifikoa eta Atapuerca indusketetako zuzendarikide.

Omenaldiak: 

Arrikrutz-Oñatiko kobak gertutik ezagutu dituzten eta ezagutzen dituzten eragile nagusienak omenduko dira ekitaldi honetan. Tartean Felix Ruiz de Arkaute, Aloñamendi Espeleologi Taldea Arrikrutz koba nahiz orokorrean Oñatiko ikerketa espeleologiko eta esplorazio ekarpen esanguratsuengatik eta leize lehoi hezurduraren aurkikuntza gauzatu zuten Iñaki Zubeldia eta Javier Maroto.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.