Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Ikazkintza Oiartzunen, basoa ogi-iturri

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2012-12-15 / 2012-12-22
Erreserba
Ez
 

Abenduaren 15etik 22ra, Arditurriko Parketxean

 Ikazkintza jarduera garrantzitsua izan da oso gure basoetan duela hamarkada gutxi arte. Gizakiaren eta basoaren harreman estuaren adierazle da. Antzinako lanbide hau ezagutzera emateko, "Ikazkintza Oiartzunen, basoa ogi-iturri" ekimena antolatu da abenduaren 15etik 22ra, Arditurriko Parketxean, Oiartzunen. Gipuzkoako Parketxe Sarea, Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia dira ekimen honen antolatzaileak, Life+ Biodibertsitatea eta Zuhaitz Motzak proiektuaren dirulaguntzarekin; Albaola, Ttur ttur, Olentzeroren lagunak eta Soinuenea dira laguntzaileak.

 EGITARAUA

 Abenduak 15 larunbata, 16:00etan

  •  Txondorra piztearen festa

Ikazkin-taldea aste betez txondorra prestatzen egon ondoren, txondorra pizteko garaia iritsi da. Jai giroan egingo dugu, herriko musikarien laguntzaz eta gaztain erreak janez.

  •  "Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak" dokumentalaren aurkezpena.

XV. mendetik erabili den lepatzearen teknika galtzen ari den kultur ondarea da. Bideo hau jarduera zail eta gogor hartan aritu ziren pertsonei egindako omenaldia da.

 Abenduak 22 larunbata, 16:00etan

Olentzeroren laguntzaileek ikatza aterako dute

  •  16:00ean Kalejira Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean Arditurriko aparkalekutik).
  •  17:00etan Olentzeroren lagunek prestatuta dagoen ikatza aterako dute, aste betez piztuta egon ondoren, egurrak ura galdu eta ikatz bilakatu ondoren.

 

Abenduaren 15etik 22ra

  •  Txondorra piztuta. Ikus entzunezkoak. "Txondorra egunez egun" argazki erakusketa.
  •  Bisita gidatuak taldeekin (ordua aldez aurretik erreserbatuta).
  •  Ttur-ttur-ek Oiartzungo Ikazkintzaren inguruan osatutako dokumentala ikusgai.

 

Abenduak 24 astelehena, 17:00etatik aurrera

 Olentzeroren etorrera Oiartzungo herriko plazara. Arditurriko ikatza herriko plazara helduko da.

Informazio gehiago:

 Arditurriko Parketxea

943 494521/943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@arditurri.com arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.