Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Txondorra Arditurrin 2014

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Bizilekua Espainian, 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2014-11-29 / 2014-12-20
Erreserba
Bai
 

Azaroaren 29tik abenduaren 20ra, Arditurriko Parketxean, Oiartzunen

Hirugarren urtez txondorra piztuko da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea dira ekimen honen antolatzaileak.

Ikazkintza oso garrantzitsua izan da gure basoetan duela hamarkada gutxi arte. Egur ikatzaren ezaugarri nagusia duen berotzeko ahalmena izanik,  historian zehar oso erabilia izan da burdinaren langintzan eta baita etxeetan ere. Gaur egun lanbide hau galdu den arren, haren aztarnak aurki ditzakegu Aiako Harriko basoetan barrena. Basoek ikazkinen eta herritarren beharrak asebetetzen zituzten;txondorra eraikitzeko beharrezko egurra han biltzen zuten eta lan horrek aztarna ugari utzi dizkigu. Aiako Harriko basoetan antzinatik abeltzantza eta basogintza bateragarri egiten zituen zuhaitzak lepatzearen teknika erabili da, adarrak altuera jakin batean moztuta, egur ekoizpen handiagoa lortzen baitzen. Gaur egun zuhaitzik lepatzen ez bada ere, zuhaizti lepatu ugari geratzen da gure inguruan. Gizakiaren eta naturaren arteko harremanaren emaitza diren kultur paisaia interesgarriak utzi dizkigute.

Informazio gehiago: www.parketxesarea.org

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.