Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

VI. ARDITURRI EGUNA

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-07-16 / 2017-07-16
Erreserba
Ez
 
VI. Arditurri eguna

Uztailaren 16ean, igandearekin, 6.Arditurri Eguna ospatuko da Oiartzungo Arditurriko meatzaritza gunean, Aiako harria Natura parkean, Gipuzkoako Parketxe Sarea eta Oiartzungo Udalaren eskutik. Programa berri eta interesgarria osatu dugu aurten ere, egun berezi bat eskaini nahi dugu, meategiak eta Aiako Harria natura parkeko ingurune hau ezagutzera emateko.

10:45etatik 14:30etara Txu-txu trena martxan ibiliko da goiz guztian zehar, nahi duen orok aparkalekutik Arditurrira joateko edota itzultzeko. Ez da erreserbarik egin behar eta doakoa da. Tren geltoki bat egongo da ezarrita, bertan itxaron eta trena 10 minuturo egongo da gutxi gorabehera.

11:00etik 14:00era meategiak  prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: bi eurotan Oinarrizko Bisita eta hiru eurotan Meategia Sakonean bisita. Ez da aurre-erreserbarik egingo, hau da, sarrerak egunean bertan erosi beharko dira. Meategira sartzeko plaza mugatuak daude.

11:00etan tailer eta jolas dinamizatuetan parte hartzeko aukera egongo da Abaraxka lodutekako kideen eskutik.12:00etan eta 12:45etan Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira. Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea. Bi saioetan egingo da bisita orok ikusteko aukera izateko baina baita jende gehiegi ez pilatzeko. 5 minutuz, oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez. 12:00etatik aurrera, Arditurriko euskal hanburgesa taloarekin prestatzeko aukera izango da. Bakoitzak bere taloa eta hanburgesa prestatzeko aukera izango du (Lumagorri oilasko-haragi hanburgesa, Idiazabal gaztarekin.) Nahi duenak taloarekin edo ogiarekin egin ahal izango du.

9:30tan Meatzaritza esperientzia bizitu nahi duenarentzat Espeleologia irteera berria dago, San Joakin meategian murgiltzeko aukera baitago Felix Ugarte Espeleologia elkarteko adituen eskutik. 12 urtetik gorako pertsonek egin ahal izango dute. 25€ pertsonako izango da, eta aurre-erreserba egitea nahitaezkoa da.

Informazioa osatzeko edo erreserba egiteko:

943 49 42 48 / 688 89 50 68 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@arditurri.com arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.