Doako hitzaldi ibiltaria Aian
- Kokapena
- Kanpokoa
- Lehentasunezko publikoa
- Data
- 2017-12-03 / 2017-12-03
- Erreserba
- Bai
Abenduak 3, igandea, goizeko 11:00etan, Borja Aguinagalde Olaizolak "Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian", hitzaldi ibiltaria eskainiko du Aian.
Jarduera hau, Untzi Museoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin batera, Orion, Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko antolatu dituen hitzaldi ibiltarien zikloan kokatzen da. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da. Hitzaldi hauek "Elkano, bere oroimena berreskuratuz" erakusketaren kultura programaren barruan eskaintzen dira.
