Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Hitzaldia: Eskulturaren Euskal Eskola

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2018-07-26 / 2018-07-26
Erreserba
Ez
 
Eskulturaren Euskal Eskola

Hurrengo uztailaren 26, ostegunean, 18:00etan, EDORTA KORTADI OLANOk ESKULTURAREN EUSKAL ESKOLARI buruzko hitzaldia emango du KUTXA KULTUR PLAZAn (Tabakalera). Sarrera librea. 

Hitzaldi hau “Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa”, UNTZI MUSEOAn irailaren 30 arte ikusgai dagoen erakusketaren programa kulturalaren baitan antolatu dugu, eta bertan ESKULTURAREN EUSKAL ESKOLAko kidea den Ricardo Ugarte eskultore bera ere izango da.

1960ko hamarkadaren testuinguru historiko-kulturalean talde artistiko desberdinak osatu ziren, haien artean ESKULTURAREN EUSKAL ESKOLA deritzona. Talde honetan Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Néstor Basterretxea eta Remigio Mendiburu eskultoreak bildu ziren, hirurogeigarren hamarkadaren bukaeran Ricardo Ugarte elkartu zelarik. Eskulturaren Euskal Eskola, hala ere, eskultore talde bat baino gehiago izan zen.

Hitzaldia KUTXA KULTUR PLAZAn izango da, Ricardo Ugarteren itsasoari lotutako obren inguruan Untzi Museoak bultzaturiko proiektu honetan KUTXA FUNDAZIOAk emandako laguntzari esker.

EDORTA KORTADI OLANO (Tolosa, 1946) arte irakasle, idazle eta kritikaria da. Gaur egun Donostiako Santa Maria basilikaren parrokoa da eta Elizbarrutiko Museoko Zuzendaria.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051. 717068982 Fax.: +34 943 431115.
  • E-maila: mnaval@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Paseo del Puerto, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.