Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

#Kontxa1918: duela 100 urteko estropadak

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2018-08-29 / 2018-09-11
Erreserba
Ez
 
#Kontxa1918

Joan den urtean hasitako egistamoari jarraipena emanez, #KONTXA1918 kultura proiektuk traineru estropaden ondare kulturala eta historikoa berreskuratu nahi du, eta ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmentzen ditu gertatutakoaren memoria historia berreskuratzearen bidez: kasu honetan duela 100 urteko Estropadak. Horrela, proiektuak 1918ko estropadak ikertu eta zabaldu nahi ditu.

Kontxako estropadak XIX. mendeak arrantzontzien arteko txapelketetan oinarritzen dira, eta formalki 1879tik aurrera ospatzen dira. Udako arraun denboraldiaren kirol ekitaldi nagusia dira gure hirian.

Milaka ikusle gerturatzen dira ikustera, eta berekin ditu zenbait tradizio: apustuak, pisutzea, kale zozketa edo kai aldeko eta Parte Zaharreko festa giroa. Testuinguru sozial horretan, festa eta itsas testuinguru horretan, Untzi Museoak eta Aquariumek, El Diario Vascoren eta Donostia Festaken lankidetzarekin, kultura balioak indartu nahi dituzte, eta beste proposamen interesgarri batzuk egin nahi dituzte, kaiko eragile aktiboak direnez gero.

#KONTXA1918k lau ekimen nagusi ditu:

Abuztuak 29>Irailak 11 > Untzi Museoko kanpoko fatxadan jarriko den panel baten bidez, jakitera eman nahi da zer gertatu zen 1918ko estropadetan. Argazkiak jarriko dira, garaiko egitaraua eta Gipuzkoako prentsaren artikulu batzuk.

Abuztuak 29>Irailak 10 >  Aquariumean, Donostiako “Koruko-Amabirjiña” traineruak 1918ko irailaren 15an Kontxako uretan irabazitako bandera ikusteko aukera izango dugu. Jatorrizko bandera bitrinaren barruan erakutsiko da Aquariumeko sarreran. Banderarekin batera, traineruko patroia izan zen Quiricoren erretratua eta bizitzan parte hartu zituen estropaden denbora adierazten duten orla bat ikusgai edukiko dugu Joseba Bontigi familiak eta Maria Jesus Bontigi Zubiaurrek egindako donazio bati esker.

Irailak 3>9 > ARRAUN ASTEA egitarau honekin:

  • Abuztuak 5/18:00etan > 50. Eta 60. Hamarkadako Kontxako Estropadako  aurraunlarien oroitzapenak. Liburutegi Nagusiko Kriptan (San Jeronimo).
  • Abuztuak 6/19:00etan > Arraun munduko pertsona garrantzitsuari  elkarrizketa irekia. Aquariumeko Auditoriumean.
  • Abuztuak 7/19:00etan > Emakumeak Kontxako Estropadan. Aquariumeko Auditoriumean.
  • Abuztuak 7 > Hitzaldia bukatutakoan portuko ranpan, Eusko Label etxearen eskutik pintxoak eta musika talde bat edukiko dugu. 

Sarrera libre izango da lekua bete arte ekitaldi guztietan.

Irailak 7 >  Ciaboga aldizkariaren 2. Zkia. banatuko da El Diario Vascorekin, 1918ko gertakizun historikoak biltzen dituena.

Irailak 9 > Untzi Museoak bere kanpaia joko du, berriki martxan jarritako “Itsasoko oharrak” egitasmoarekin bat eginez, eta Kontxako estropadetan irabazleak suertatzen diren traineruen omenez “Irabazle kanpaia” entzun ahal izango da.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051. 717068982 Fax.: +34 943 431115.
  • E-maila: mnaval@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Paseo del Puerto, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2018-01-01 / 2018-09-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.