Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Gau Ibilaldi Magikoa Ataunen

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Orokorra
Data
 2012-07-14 / 2012-07-14
Erreserba
Ez
 
kartela

Datorren larunbatean, uztailak 14, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Jentilbaratza Kultur Elkarteak mundu harrigarri batean murgiltzeko gaua antolatu dute Ataunen, ibilaldi magiko bat proposatuz herritik barrena. Jarduera hau uda honetan Parke Naturaletan antolatutako ekintzen egitarauaren parte da.

IBILBIDEA: "Gau ibilbide magikoa" izenpean ibilaldi antzeztua burutuko da San Gregorio auzoan kokatzen den Barandiaran Museotik hasita San Martin auzoko udaletxeko plazaraino. Agauntza errekaren albotik doan herribide zaharretik barrena ipuin, leienda eta kontakizunak entzuteko aukera izango da. Bidean pertsonaia mitologiko ugari agertuko dira eta gauza harrigarriak, beldurgarriak eta barregarriak gertatuko dira gauean zehar.

DISTANTZIA: 3 km
IRAUPENA: 2 ordu inguru.
HASIERAN ETA AMAIERAN: Jatekoak eta edatekoak izango dira.

GARRAIOA:
Aukera ezberdinak izango dira:

Autoa San Martinen utziko dutenentzat:
-20.00: Lineako autobusa
-19.00-20.00 Jentilbaratza K.E.-ak eskainitako furgonetako zerbitzua museoraino joateko

Autoa San Gregorion (museo inguruan) utziko dutenentzat:
-Abiapuntura auto bila bueltatzeko garraio zerbitzua

Arratsaldeko 18.00etatik 21.00etara Barandiaran Museoa zabalik egongo da, hala nola antigoaleko errota eta zerrategia. Honekin batera, labea piztuko da eta bertan ogiaren prozesu osoa ikusgai egongo da, bertan egindako opilak dastatzeko aukerarekin.

Oharra: Ibilaldi gidatua euskaraz egingo da

 

Informazio gehiagorako: 943 18 03 35 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net/ www.gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.