Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Abuztuak 4: Errota Eguna Ataunen

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2012-08-04 / 2012-08-04
Erreserba
Ez
 
errota eguna

2012ko abuztuaren 4an Errota Eguna ospatuko da Ataunen, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta.

Goizez Barandiaran Museoaren inguruan burutuko dira ekintza guztiak: 10.30etan San Martin auzotik abiatuta 3 km inguruko ibilaldi gidatua egingo da museoraino. Museoan bertan ateak zabalik izango dira ohiko ordutegian eta horretaz gain antigoaleko errota eta zerrategira bisita gidatuak egiteko aukera izango da. Guzti hau borobilduz, XVIII.mendeko labean egindako ogi opilak txistorrarekin dastatzeko aukera izango da, hala nola hauen elaborazio prozesua ezagutu ere.

Arratsaldez Lizarrustiko Parketxean aukera paregabea eskainiko da bisitariei: Historiaurreko tekniken erakustaldia izango da arratsaldeko lauretan, eta honi jarraituko dio hauek frogatzeko tailerra, non bisitariak berak aukera izango duen ikusitakoa praktikan jartzeko.

Goizeko ekintzetarako prezio bakarra ezarriko da: euro 1 (honen barne sartzen da ogi opila, museora sarrera, ibilaldia eta errotatxora bisita) eta arratsaldeko arkeologia erakustaldirako bi prezio aukeran: aurrez Barandiaran Museoan erosten duenarentzat 2,50 euro eta arratsaldean bertan Lizarrustin hartzen duenarentzat 3,50 euro.

Informazioa eta erreserbak:

943 18 03 35

barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.