Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Txori-kantuak ezagutzeko ibilaldia Ataunen

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Bizilekua Espainian, 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2013-05-18 / 2013-05-18
Erreserba
Ez
 

Itinerario cantos pájaros. Aralar

TXORI-KANTUAK EZAGUTZEKO IBILALDIA ATAUNEN

Larunbat honetan, maiatzak 18, Aralarko Parketxeak aukera ezin hobea eskaintzen du gure inguruko txorien kantuak ezagutzeko, Mikel Olano adituaren eskutik.

Ibilaldia Ataungo San Gregorio auzoan kokatuta dagoen JM Barandiaran Museotik irtengo da goizeko 9:00etan. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua. Helduentzat 3 euroko prezioa izango du eta 12 urtez azpikoek eta taldeek berriz, 2 euro ordainduko dute.

Prismatikoak ekartzea gomendatzen da. Ordu eta erdi-bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Gainera, maiatzaren 18a Museoen Eguna izanik, Jose Migel Barandiaran Museorako sarrera doakoa izango da egun guztian zehar.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 943 67 06 37, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.