Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Gau ibilaldi magikoa Ataunen

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2013-07-13 / 2013-07-13
Erreserba
Bai
 
Gau ibilaldi magikoa Ataunen

Barandiaran Museoa

" Direnik ez da sinistu behar, ez direnik ez da esan behar."Herribide zaharrean ibiliko gara, egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun.

Uztailaren 13an, laraunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera "Gaua Gauezkoentzat" Ibilaldi magikoa antolatu dute Jentilbaratza Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak. Ataungo San Gregorio Auzotik abiatuko da eta San Martinen bukatu. Ibilaldia adin guztientzako dago zuzendua.

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Benetako historia eta ipuin miresgarriak ikusi eta entzungo ditugu bertatik-bertara.

Bidean zehar, Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategi eta errota zaharra, Sara etxea ( Barandiaranen bizilekua ), Perune-zaharra baserria ( Barandiaranen sortetxea ) ikusiko ditugu eta Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaituko dugu ibilaldia.

Euskal mitologiako pertsonaiak agertuko zaizkigu bidean zehar.

Ibilaldiaren aurretik, 18:00etatik 20:00etara, Barandiaran Museora, Errotatxora eta zerrategira bisitak egiteko aukera izango da.

19:00etatik 20:30ak arte ogiaren prozesua ikusgai egongo da, eta labean egindako ogi opilak dastatzeko aukera izango dute partehartzaileek.

Autoz gerturatzen direnentzako garraiobidea modu honetan antolatu da: autoa San Martinen utziko dutenentzat 20:20etan autobusa izango dute San Martinen. Autoa San Gregorion utziko dutenentzat amaieran garraioa izango dute itzultzeko.

Izena ematea Uztaileren 10erako egin behar da, helbide elektroniko bidez: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net edo Jentilbaratzake@gmail.com, ala telefonoz 943180335 - 943670637 edo 685758726 - 645006507.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.