Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Errotako jaki goxoak Barandiaran Museoan. Ezagutu eta dastatu!

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2013-07-30 / 2013-08-04
Erreserba
Ez
 
Errotako jaki goxoak

2013ko abuztuaren 3an, larunbata, Errotako Jaki Goxoen Eguna ospatuko da Ataungo Barandiaran Museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Egunaren ildoa gari eta arto irinarekin egin daitezkeen jaki desberdinak ikusi eta dastatzea izango da. Goiza borobiltzeko Barandiaran Museoan bisita gidatu berezi bat egingo da Jon Aizpurua adituarekin.

11:00-12:30: Bisita berezia Barandiaran Museora Jon Aizpurua ataundarrak gidatua. Joxe Migel Barandiaranen biografiaren egilea da Jon, Euskadi Irratiko kazetaria gaur egun, eta Jentilbaratza eta Atauniker elkarteetako partaide eta sortzailetako bat ere bada. Bere jaioterriari, Ataun alegia, estuki lotua dago eta Joxe Migelen ingurua eta lana ezagutzeko aukera paregabea eskainiko digu Jonek bisita berezi honekin. Museoa ikusteaz gain, Joxe Migelen jaiotetxera eta bere azken urteak igarotako etxe ingurura eramango gaitu, inguruok bere bizitza eta lanetan izan duten garrantziaz jabetzeko.Izena ematea gomendatzen da plaza mugatuak baitira.

11:00-13:30: Talo tailerra haurrentzat. Haurrak gure inguruan artoak duen eta izan duena garrantziaz jabetzeko aukera paregabea da, eta beraiek bertan egindako taloa dastatuz amaituko da tailerra.

11:00-14:00 Errota eta zerrategira bisita gidatuak

11:00etatik aurrera: Ogiaren prozesua ikusgai. Ogi mota desberdinak eta artoa ikusteko aukera izango da eta bertako labean egindako opilak dastatzeko aukera egongo da 13:00ak aldera.

Sarrera: 2 euro. Prezioaren barnean: Museoko bisita Jon Aizpuruarekin + errota eta zerrategira bisita gidatua + talo tailerra + ogi opila.

Beraz, goiz paregabea igarotzeko aukera eskaintzen dugu Aralarko Parke Naturaleko parketxe hedatutik.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 943 49 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.