Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

IBILALDI MAGIKOA ARALARREN

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2013-09-08 / 2013-09-08
Erreserba
Ez
 
Ibilaldi magikoa Aralarren

Igande honetan, irailak 8, Ataungo Lizarrusti Parketxetik abiatuko den ibilaldi mitologikoaz gozatzeko aukera eskainiko du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Urtean zehar Fundazioak antolatzen dituen jardueren barne, irailerako plana proposatzen du Parke Naturala eta bere inguruak gordetzen dituen istorio eta kondairak ezagutzeko, euskaraz burutuko delarik ibilaldi gidatua. Ibilaldian Jentilbaratza Kultur Elkartea izango da laguntzaile.

Ibilaldia goizeko 10.00etan hasiko da Lizarrustiko Parketxean, eta Lareoko urtegiraino helduko da. Bidean zehar mundu magiko batean murgilduko da bisitaria, Aralarko jeinuak lagun izango dituelarik.

3 ordu inguruko iraupeneko jarduera izango da, non 6 km besterik ez dituen bide zirkularra burutuko den. Tartean hamaiketakoa egiteko aukera izango da (norberak emandakoa) Lareora iristean.

Helduentzako prezioa 2,50 eurokoa izango da, 5-12 urte bitarteko haurrentzat euro batekoa eta 5 urtetik beherako haurrek ez dute ordainduko.

Aurrez izena ematea gomendatzen da:943 18 03 35 / 943 67 06 37 edota helbide elektroniko bidez: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.