Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Txori-kantuak ezagutzeko ibilaldia Ataunen

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2014-04-09 / 2014-04-14
Erreserba
Bai
 

Igande honetan, apirilak 13, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aukera ezin hobea eskaintzen dute gure inguruko txorien kantuak ezagutzeko, Mikel Olano adituaren eskutik.

Ibilaldia Ataungo San Gregorio auzoan kokatuta dagoen JM Barandiaran Museotik irtengo da goizeko 10:30tan. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

Aurretik, 10:00etan Barandiaran museo barruan 30 minutuko aurkezpena egingo dugu, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Euskara eta gaztelania (beharrezkoa bada) erabiliko dira azalpenetan.

Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da. Ordu eta erdi-bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Mikel Olano gaian aditua izateaz gain, komunikatzaile aparta da. Hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Gainera, igande honetatik apirilaren 30 arte txorien argazki erakusketa bat egongo da ikusgai Barandiaran Museoan, Juan Mari Ibarzabalen eskutik.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Helduentzat 5 euroko prezioa izango du eta 12 urtez azpikoek eta taldeek berriz, 3 euro ordainduko dute eta familiek haur bakarra ordainduko dute.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.