Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Amezketako saroiak Aralarren

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2014-05-11 / 2014-05-11
Erreserba
Ez
 

Datorren maiatzaren 11ean, igandez, Amezketako Buruntzunzin mendi elkarteak, urtero ospatzen duen mendiko astearen barruan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren eta Club Vasco de Camping-en laguntzarekin, mendi-irteera gidatua antolatu du Amezketak Aralarren dituen saroiak ikusteko.

Txangoa goizeko 9etan hasiko da Amezketan, Aralarko sarreran dagoen Beratzeagako aparkalekutik. Jarduerak 6 bat ordu iraungo ditu eta Beratzeagako aparkalekura itzulera arratsaldeko 4etarako aurreikusita dago.

Joan eta etorri 10 bat kilometro dituen ibilbidean zehar, LM Zaldua Etxaberen gidaritzapean, Arritzaga, Zotaleta, Aintzizegi eta Pardelutseko saroiak ikusiko dira, Amabirjiñarriraino iritsi ondoren, itzulera hasteko. Tumulu eiteko etxola hondoei eta abeltzaintzarekin zerikusia duten beste hainbat eraikini ere erreparatuko zaie.

Antolatzaileek oinetako zein jantzi egokiak, ogitartekoa eta edaria eramatea gomendatzen dute. Ibilbidea ez da zaila, baina luzera dela eta, parte hartzeko gutxieneko adina12 urtekoa da.

Txangoa ahalik eta hoberen kudeatze aldera, antolatzaileek joateko asmoa dutenei aldez aurretik izena eman dezaten erregutzen diete, 943180335 telefonora deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua idatziz. Irteera dohainik izango da.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.