Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Bi txango berezi Aralarko Natur Parkera: espeleologia, geologia eta meatzaritza

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2014-07-19 / 2014-07-19
Erreserba
Bai
 
Bi txango berezi Aralarko Natur Parkera:  espeleologia, geologia eta meatzaritza

 

Felix Ugarte Elkarteak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen denak, eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, bi irteera berezi antolatu dituzte Aralar Natur Parkera datorren uztailerako.

Aurrenekoa Akaitz txiki 2 kobara egingo den txango espeleologikoa da. Garapen errazeko barrunbearen erakuskari bikaina da, non koba fosilaren etsenplu diren hainbat formazio estalagmitiko ikus baitaitezke. Euri erregimenaren eta urtaroaren arabera, gainera, disoluzio-buztinetan eta barrunbearen zorua estaltzen duten kare-harrizko metaketetan harrapaturiko aintzira txikia ikus daiteke. Kobaren sarreran J. M. Barandiaranek Brontze Aroari dagozkion zeramika hondakinak aurkitu zituen, menturaz, koba lurperatze-leku moduan erabiltzeari zor zaizkionak.

Akaitz Txiki 2ra txangoa uztailaren 5ean izango da, larunbatez, eta bi abiapuntu izango ditu, Lizarrustiko parketxea (9:30etan) eta Errekabeltzeko langa (10:30etan). Barrunberainoko hurbilketak ordubete iraungo du Lizarrustitik eta 30 minutu Errekabeltzetik; kobaren bisitak ordubete-ordu eta erdi iraungo du. Ondoren Enirio aldea ikusiko da. Itzulera 13:30etarako dago aurreikusita Errekabeltzera eta 14:30etarako Lizarrustiko parketxera.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat, baina uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez dago sobera.

Bigarren txangoa, geologia eta meatzaritzaren sailekoa dena, Arritzagako haranera izango da. Haran horren ingurumaria punta-puntako gunea da geologiaren eta meatzaritzaren ikuspegitik. Besteak beste, Aralarko geologia-maila antzinakoenak ikus daitezke, haien egitura konplexuarekin, baita morrenetan jatorri duten biltegiak, Kuaternarioan gertatu zen glaziazio prozesuaren lekuko direnak. Bestalde, meatzaritza-eremuan egindako ikerketek Aralarren kobrea duela 4.500 urtetik hona atera dela erakusten dute. Kalkolitoan eta Brontze Aroan hasi ziren minerala ateratzen eta Erromatarren Aroan, Erdi Aroan zein 18. gizaldian jarraitu zuten, joan den mendeko erdialdean jarduera amaitu zen arte.

Arritzagara txangoa uztailaren 19an izango da, larunbatez. Abiapuntua Amezketako Beratzeaga aparkalekua izango da. Goizeko 9:30etan hasiko da eta haraneraino hurbiltzeak bi ordu iraungo ditu. Hara iristean, lehenik eta behin, meategi batera sartuko da taldea, ondoren, herrixka eta 18. gizaldiko fabrika bisitatzeko, baita inguruan dauden Historiaurreko nahiz Aro Modernoko meatzaritzaren aztarnak.

Eguerdian, parte-hartzaileek ordubete izango dute bazkaltzeko eta atseden hartzeko. Beratzeagara, gauzak ondo bidean, arratseko 18etarako itzuliko da taldea.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat eta bazkaria eramatea gomendatzen da. Parte-hartzaileak bost bat ordu ibiliko dira oinez.

Bi txangoetan derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, bai 943180335 zenbakira deituz, bai barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua idatziz.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.