Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

GAUA GAUEZKOENTZAT IBILALDI MAGIKOA

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Orokorra
Data
 2014-07-12 / 2014-07-12
Erreserba
Bai
 

ATAUN

2014- uztailak 12, larunbata, 20:30ean

 GAUA GAUEZKOENTZAT IBILALDI MAGIKOA

 “ Direnik ez da sinistu behar, ez direnik ez da esan behar.”

Herribide zaharrean ibiliko gara, egunetik gauera,

kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun.

 Ibilbidea.

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun.

Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta Samartingo plazara  ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea.

Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete.

Helburua.

Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian jarri nahi ditugu.

Ipuinak gertatu omen ziren leku eta errekondotan ibiliko gara garai bateko munduan murgilduta.

Ikustekoa.

Bidean zehar, Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategi eta errota zaharra, Sara etxea ( Barandiaranen bizilekua ), Perune-zaharra baserria ( Barandiaranen sortetxea ) ikusiko ditugu eta Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaituko dugu ibilaldia.                       

Bestalde bost leku desberdinetan besta horrenbeste antzespen egingo dira garai bateko historiak eta ipuin miresgarriak ikusi eta entzungo ditugularik bertatik-bertara.

                        Euskal mitologiako pertsonaiak agertuko zaizkigu bidean zehar.

                        Lamiak errekan ilea orrazten.

                        Jentil erraldoiak menditik behera.

                        Basajaun eta Samartin Txiki.

                        Mateo Txistu apaiz-ehiztaria.

                        Marimunduko eta sorginak.

                        Eta ustekabean agertuko diren beste izaki harrigarriak.

 Inguru berezian egunez eta gauez.

Ataungo San Gregorio auzotik abiatuko gara eta Agauntza errekaren soinua entzunez, ondo-ondoan dagoen herribide-zaharrean egingo dugu ibilaldia.

Leku berezi honetan jaio eta bizi izan zen Joxemiel Barandiaran eta inguru horretan gertatu ziren, Barandiaranek entzun eta jaso zituen ipuin eta leienda  asko eta asko.

Ibilaldia egun-argitan hasiko dugu baina ibilaldi erdi-aldera erabat ilunduko du eta gauez egingo dugu azken zatia. Horrek handitu egingo du misterioz eta beldurrez betetako mundu ezezagunaren indarra.

Bi txanda.

Etortzen den jendetza kontutan hartuz bi txandatan antolatu daiteke jende kopuruaren arabera.

Informazio gehiago Jentilenetorrera.com helbidean

Egitaraua:

19:30-20:00. BARANDIARAN Museoa zabalik. Errota eta errotatxoa bisita gidatuak.

19:30-20:30. Ogiaren prozesua ikusgai. Ogi opilak dastatzeko aukera.

20:30. IBILALDIAREN HASIERA.

Antolatzaileak:   Jentilbaratza Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Parketxe Sarea.

Oharra: 19:30ean autobusa jarriko da San Martingo plazatik San Gregorioko auzora.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.