Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

IKAZKINTZA ARALARREN

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2014-09-21 / 2014-10-11
Erreserba
Ez
 
Ikazkintza Aralarren

IKAZKINTZA ARALARREN

2014ko irailaren 21etik urriaren 11era, Txondorra piztuko da Lizarrustiko Parketxean, Ataunen (Aralar Parke Naturala). Lurra Natur Zerbitzuak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ekimen honen bidez Aralarren ikazkintza eta basogintza historian zehar nolakoa izan den ezagutzeko aukera izango du bisitariak, antolatuko diren jarduerei esker.

Irailak 21, igandea

Txondorra piztuko da eguerdiko 12:00ak aldera, txalapartariek eta bertsolari gazteek girotuko dutelarik une hau. Egun honetan zabalduko da Lizarrustiko Parketxean iazko txondorraren inguruko argazki erakusketa, urriaren 5era bitartean ikusgai egongo dena.

Urriak 11, larunbata

  • 10:30etan zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat egingo da Lizarrustiko baso inguruan. Bidean zehar txondor-plazak, pago motzak eta basoaren erabilera zein izan den ikusteko aukera izango du bisitariak.
  • Bazkaria ere antolatu da Lizarrustiko Parketxean, “Ikazkin-menua” (baratxuri zopa, babarrunak eta mamia). Bazkaria aurrez erreserbatuta 15 € izango dira eta bertan 17 €.

Irailaren 21tik urriaren 11era

Txondorra piztuta egongo da, ikusgai, nahi duenarentzat. Taldeekin bisita gidatuak egingo dira (ordua aurrez erreserbatuta betiere).

“Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak” dokumentalaren emanaldia egongo da.

Beraz, aukera paregabea da hau ikazkinen lana gertutik ezagutzeko eta txondorra bertatik bertara ikusi ahal izateko.

Informazio gehiagorako telefono zenbaki hauek daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 943 67 06 37, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.