Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

JOSE MIGEL BARANDIARAN. 125. URTEURRENA

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Bizilekua Espainian, 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2014-11-23 / 2014-12-14
Erreserba
Bai
 
JOSE MIGEL BARANDIARAN, 125. urteurrena

BARANDIARAN MUSEOA

125 urte igaro dira  Jose Migel Barandiaran jaio zenetik. Ataundarra jaiotzez eta bihotzez, arkeologo eta etnografo garrantzitsuenetako bat izan da zalantzarik gabe, bai Euskal Herrian bai hemendik at. Urteurren berezi honetan Barandiaran Museoak bere hondar alea jarri nahi du eta horretarako egitarau zabal eta berezia prestatu du urte bukaera honetarako.

Azaroak 23, igandea. “Hamaika objektu, hamaika kontu” emaldi berezia. Jose Migel Barandiaranen hamaika objektu bildu ditugu eta horien bitartez ibilaldi berezi-berezia egingo dugu bere bizitzan zehar. Museoko ganbarak eskaintzen duen giro goxoan hamaika kontu interesgarri entzungo ditugu Jon Aizpurua ataundarraren eskutik. Doakoa izango da emanaldia, baina aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da.

Azaroak 29-abenduak 31. “Hamaika objektu, hamaika kontu” objektuen erakusketa. Jose Migelen objektu zaharrak ikusgai egongo dira Museoan. Prezioa: 2€koa izango da, Museoko sarrera barne duela.

Azaroak 30, igandea. “Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” ipuin kontaketa. Jose Migel Barandiaranek lan izugarria egin zuen Euskal Herriko kondaira eta ipuinak biltzen. Horietako batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen da Museoan, Marimunduko pertsonaiaren eskutik. Prezioa: 2€koa izango da.

Abenduak 14, igandea. “Jentilak eta Olentzero Aralarren” ibilaldi magikoa. Urteroko legea bihurtu den ibilaldi berezi hau, berrikuntza ugarirekin dakarkizuegu aurtengoan. Barandiaranek hain ondo ezagutzen zituen basoetatik zehar ibiliko gara, haur eta heldu, pertsona zein izaki mitologiko. Prezioa: 3€ helduak eta 2€ 12 urte azpiko haurrak. Goiz magikoa igarotzeko aukera duzue, ausartzen zarete?

Ekimen hauetan guztietan Jose Migel Barandiaranen figura presente egongo da, bere izaera eta lanak hobeto ulertu eta ezagutuko ditugu eta Barandiaran Museotik figura honen bultzatzaileak izan nahi dugu.

Ekimenetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea, plaza mugatuak egongo dira eta. Erreserbak egiteko  943 18 03 35 / 688 89 50 69 telefonoetara deitu dezakezue edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Izan zaitez 125. urteurren honen partaide eta eman diezaiogun Jose Migel Barandiarani merezitako festa!

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.