Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

TXORI-KANTUAK EZAGUTZEKO IBILALDIA ATAUNEN.

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2015-04-22 / 2015-04-27
Erreserba
Ez
 
TXORI KANTUAK EZAGUTZEKO IBILALDIA ATAUNEN

Iazko arrakasta ikusita aurten ere Gipuzkoako Parketxe Sareak Barandiaran Museoan inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu dugu igande honetan, apirilak 26, goizeko 10:00etan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko. 

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

10:00etan Parketxeetan 30 minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Euskara eta gaztelania (beharrezkoa bada) erabiliko dira azalpenetan.

Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da. Ordu eta erdi-bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura:

Aralarko Parketxea 943 18 03 35 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Helduentzat 5 euroko prezioa izango du eta 5-12 urte bitartekoek eta taldeek berriz, 3 euro ordainduko dute.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.