Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

IV. Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2015-07-11 / 2015-07-12
Erreserba
Ez
 
IV. Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen

ATAUN

2015eko uztailak 11, larunbata, 20:30ean

 IV. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

 “ Direnik ez da sinistu behar, ez direnik ez da esan behar.”

Gaua Gauekoentzat

Herribide zaharrean ibiliko gara, egunetik gauera,

kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun.

Egitaraua:

19:30-20:30. BARANDIARAN Museoa zabalik. Errota eta errotatxoa bisita gidatuak.

20:15. I JENTILEN BARATZA IPUIN eta MARRAZKI LEHIAKETETAKO SARI EMATEA.

20:30. IBILALDIAREN HASIERA.

23:30. IBILALDIAREN AMAIERA.

Ibilbidea.

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun.

Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta Samartingo plazara  ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete.

Ikustekoa.

Bidean zehar, Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategi eta errota zaharra,  Sara etxea (Barandiaranen bizilekua ), Perune-zaharra baserria ( Barandiaranen sortetxea ) ikusiko ditugu eta Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaituko dugu ibilaldia. Garai bateko historiak eta ipuin miresgarriak ikusi eta entzungo ditugularik bertatik-bertara. Bost antzespen egingo dira leku desberdinetan:

-Euria egiteko errogatiben inguruko antzerkia,

-Barandiaranek judutar bati nazietatik aldegiten lagundu zioneko pasartea,

-Lamiak eta sorginak nahastuta dabiltzena.

-Agerreko urrezko ohe gainekoarena, ...

Eta Euskal mitologiako pertsonaiak agertuko zaizkigu bidean zehar.

                                   Lamiak errekan ilea orrazten.

                                   Jentil erraldoiak menditik behera.

                                   Basajaun eta Samartin Txiki.

                                   Mateo Txistu apaiz-ehiztaria.

                        Marimunduko eta sorginak.

                                   Eta ustekabean agertuko diren beste izaki harrigarriak.

 Inguru berezian egunez eta gauez.

Ataungo San Gregorio auzotik abiatuko gara eta Agauntza errekaren soinua entzunez, ondo-ondoan dagoen herribide-zaharrean egingo dugu ibilaldia.

Leku berezi honetan jaio eta bizi izan zen Joxemiel Barandiaran eta inguru horretan gertatu ziren, Barandiaranek entzun eta jaso zituen ipuin eta leienda  asko eta asko.

Ibilaldia egun-argitan hasiko dugu baina ibilaldi erdi-aldera erabat ilunduko du eta gauez egingo dugu azken zatia. Horrek handitu egingo du misterioz eta beldurrez betetako mundu ezezagunaren indarra.

Bi txanda.

Etortzen den jendetza eta ibilbidea estua dela kontutan hartuz, bi txandatan antolatu daiteke jende kopuruaren arabera.

Informazio gehiago Jentilenetorrera.com helbidean

Antolatzaileak:   Jentilbaratza Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Parketxe Sarea.

Oharra: 19:30ean autobusa jarriko da San Martingo plazatik San Gregorioko auzora.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.