Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Azken arkeologia-ikerketak ezagutzeko ibilaldi gidatua Aralarren Joxean Mujikarekin

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2015-08-08 / 2015-08-09
Erreserba
Ez
 
Azken arkeologia-ikerketak ezagutzeko  ibilaldi gidatua Aralarren Joxean Mujikarekin

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du abuztuaren 8rako (larunbatarekin) Joxean Mujika Alustizaren eskutik azken aldian Aralarren burututako arkeologia-ikerketak eta berreskuratze lanak ezagutzeko. Pikuetaondarra-Naparbide eremua Aralarko Natura Parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian Historiaurreko hainbeste aztarna dituzten inguruak: trikuharriak, zistak, monolitoak, baratzak (cromlechak)… Ikerketa lanak amaitu ez direnez, ezin bazter daiteke oraindik aurkikuntza gehiago egitea. Hain zuzen, Aralarren aurkituriko giza-aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Pikuetaondarren azaldu ziren duela ez hainbeste.

Aurkikuntza horiek guztiak EHUko arkeologia irakasle titularra den Joxean Mujikak zuzenduriko ikerketa-taldeak egin ditu, Aralarren lanean urteak daramatzanak.

Irteeraren abiapuntua Lizarrustiko parketxea izango da, goizeko 9:00etan. Itzulera ordua 14:00etarako aurreikusten da. Prezioa: 5 €. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.