Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

ABELTZAINTZA ARALARREN: EKARTZEN DUENA ETA ESKATZEN DUENA

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2016-02-19 / 2016-02-20
Erreserba
Ez
 

ABELTZAINTZA ARALARREN:

EKARTZEN DUENA ETA ESKATZEN DUENA

Gauza jakina da, ekonomia eta enpleguaren arloan ez ezik, abeltzaintzak ekarpen garrantzitsua egiten diola gizarteari, besteak beste, ingurumenaren nahiz kultur paisaien kudeaketan eta hobekuntzan.

Alabaina, etorkizuna izan dezan, gainerako ekonomia-alorrek bezala, abeltzaintzak ezinbestekoak ditu lan baldintza egokiak eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak, azpiegiturak barne.

Horretaz guztiaz eztabaidatzeko Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak mahai-ingurua antolatu du otsailaren 19rako Ordizian.

Saioa EHUko ikerlaria eta irakaslea den Arantza Aldezabalek hasiko du, azken urteotan Aralarko larre-tokien inguruan egin dituen ikerketen emaitzak aurkeztuz.

Ondoren, mahai-ingurua izango da sektoreko sindikatuetako ordezkariekin eta gaian adituekin. Honakook dira parte-hartzaileak:

Arantza Aldezabal (EHUko ikerlari eta irakaslea)

Garikoitz Nazabal (EHNE)

Xabier Iraola (ENBA)

Javier Jauregi (abeltzainen elkarteen dinamizatzailea)

Iñaki Gorostidi (moderatzailea)

Mahai-ingurua otsailaren 19an ospatuko da, ostiralez, arratsaldeko 17:00etan Ordiziako Barrena Jauregian (Kultur Etxea).

Informazioa osatzeko Barandiaran Museoarekin kontaktuan jar zaitezke, 943 18 03 35 telefonora deituta edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.