Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

ARALARKO ARTZAINTZA ETA GAZTA, tradizioaren gordeleku

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Orokorra
Data
 2016-05-22 / 2016-05-23
Erreserba
Bai
 
ARALARKO ARTZAINTZA ETA GAZTA, tradizioaren gordeleku

Jarduera berezi-berezia prestatu du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak Maiatzaren 22rako, igandez. Artzaintza ogibide garrantzitsua izan da aspalditik Aralako mendiguneotan eta gaur egun ere bere lekua izaten jarraitzen du. Mundu hau gertutik ezagutzeko Joseba Insausti artzain gazteari bisita bat egingo diogu bere etxolan, eta gazta nola egiten duen eta zer berezitasun duen ere kontatuko digu. Izan ere, Josebak “Idiazabal” denominazioaren barruan “mendiko gazta” deritzona egiten du eta berriki Gazta Onenaren saria jaso du, ondo merezitako errekonozimendua.

Irteeraren abiapuntua Lizarrustiko Parketxea izango da, goizeko 9:30etan. Zailtasun ertaineko ibilaldia izango da, 5 ordu eta erdi iraungo duena eta guztira, joan-etorrian 11 km ibiliko dira. Aralarko paraje desberdinetatik igaroko gara; basoa, larreak, urtegia…  

12 urtetik gorakoentzat gomendatzen da ibilaldi hau, duen luzeera dela eta. Familiak, taldeak, norbanakoak.. denak zaudete gonbidatuak!

Jardueraren prezioa 5€-koa izango da parte hartzaile bakoitzeko eta euskaraz emango dira azalpenak.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.