Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Parketxeetan

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2016-06-11 / 2016-06-12
Erreserba
Ez
 
Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Parketxeetan

BERRIZ ASKE HEGAN

Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Parketxeetan

Ekainaren 11 eta 12an, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Lizarrusti eta Arditurriko Parketxeetan hurrenez hurren.

Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Goizeko 11:00etan egingo dira bi saioak, ekainaren 11n larunbatez Lizarrustin (Ataun) eta ekainaren 12an igandez Arditurrin (Oiartzun). Bertaratzen direnak Parketxean elkartu eta Lizarrustiko kasuan 15 minutu, eta Arditurriko kasuan 5 minutuz, oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

Mikel Olano aditua izango da askapenaren arduraduna, animaliok oso ondo ezagutzen ditu eta bere ahotik entzungo ditugu azalpen guztiak.

Familian egiteko plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Jarduera doakoa izango da.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Izena emateko edota informazioa osatzeko:

Lizarrustiko Parketxea 943 18 03 35 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Arditurriko Parketxea 943 49 50 69 edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.