Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Bidaiatu lurraren erdigunera Aralarren

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2016-10-08 / 2016-10-08
Erreserba
Bai
 
Aralarko erraietatik barrena

Felix Ugarte Elkarteak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen denak, eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, zailtasun errazeko irteera bat antolatu dute Aralarko Natura Parkean barrena, urriaren  8an, larunbatez.

Irteera Troskaeta kobara egingo den txango espeleologikoa izango da, zailtasun tekniko gutxikoa. Garapen errazeko barrunbearen erakuskari bikaina da, non, sona emango zion Ursus speleaus haitzuloetako hartzaren aztarnak aurkitu ziren 1946. Urtean, aztarnategi paleontologiko ederra beraz.

Intzartzuko haitzen iparreko mazeletan kokatzen da barrunbearen sarrera, eta hori dela eta ez da erraza suertatzen bertaratzea.

Irteera urriaren 8an izango da, larunbatez, eta abiapuntua San Martineko aparkalekua izango da 9:30ean. Barrunberainoko hurbilketak ordubete iraungo du San Martinetik eta kobaren bisitak ordubete-ordu eta erdi iraungo du. Itzulera 14:30etarako dago aurreikusita San Martineko aparkalekura.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat, baina uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez dago sobera. Hogeita bost euroko tarifa dauka eta aurrez ordaindu behar da.

Txangoan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, Aralarko Parketxera deituta, 943180335 zenbakira, edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua idatziz.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.