IPUIN KONTAKETA Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak
- Kokapena
- Barrukoa / Kanpokoa
- Lehentasunezko publikoa
- Data
- 2016-11-20 / 2016-11-21
- Erreserba
- Ez
GOXATU BELARRIAK BARANDIARAN MUSEOAN
IPUIN KONTAKETA
Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak
2016ko azaroaren 20an, igandez, goiz berezia ospatuko da Ataungo Barandiaran Museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da Ataungo Barandiaran Museoan. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea eta Etsai pertsonaia ere gure artean izango da. Haurrei zuzendutako saioa izango da, goizeko 11:00etan hasiko dena eta hiru ordu laureneko iraupena izango duena. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da. Prezioa 2,5€-koa izango da pertsona bakoitzeko.
Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean goiza familian igarotzeko, beraz anima zaitezte!
Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.
