Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Arrikrutz-Oñatiko kobak 10 urte

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-06-10 / 2017-06-10
Erreserba
Bai
 
Arrikrutz 10 urte Arrikrutz 10 urte

2007ko ekainaren 7an, Oñatik bere altxorrik preziatuena erakusten zuen estreinekoz. Arrikrutzek ateak irekitzen zituen bisitetara egokituriko kobazulo moduan eta ordundik bere barnean hain izkutuan gorderik izan duen edertasuna erakusten jardun du. 10 urtetan zehar Oñatiren ondare natural eta kulturala areagotuz eta ondare geologiko-paleontologikoa ezagutzera emanez.

10. urteurrenaren ospakizunaren aitzakian tailerrak, bisita-gidatuak, hitzaldiak eta bestelako ekintza bereziak barne hartzen dituen programazioa antolatu da ekainerako.

Ekainak 3

Dohako arkeotailerrak eta bisita-gidatuak izango dira egun honetan Arrikrutz-Oñatiko kobetan. Historiaurrean izaniko gertaera eta garai hartako protagonistak ezagutzeko aukera izango dute txiki nahiz helduek. Parte-hartzeko beharrezko da erreserba egitea 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus helbidean

                                                                                                      Arkeotailerrak. 11:00 eta 16:00etan

                                                                                                       Bisita-gidatuak. 12:00 eta 17:00etan

 

Ekainak 10

Arrikrutz-Oñatiko kobetako altxor paleontologiko garrantzitsuena, leize-lehoiaren hezurdura osoa, ikusgai izango da  Gordailuan ( Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan).Egun Iberiar Penintsulan aurkitzen den espezie honetako hezurdurarik osoena da hau eta, inoiz , Euskal Herrian izan den felidorik handienen adierazle da.

Asier Gomez Olivenciaren eskutik Arrikrutz kobazuloan orain 50 urte aurkitutako hezurdura originala aztertzeko aukera eta pleistozeno garaiko megafauna honen xehetasun orokorrak eta Arrikrutzeko leize-lehoiaren ezaugarri zehatzak ezagutzeko aukera izango da.

 9:00 Oñatitik irteera. Korreos autobus geltokian.

14:30 Oñatira itzulera.

Prezioa 5€/pertsonako. Plaza mugatuak. Izen-ematea eta informazio gehiago Oñatiko Turismo Bulegoan 943 783453 edo turismo@onati.eus

 

 

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.