Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

DÍA DE LAS CUEVAS 2018

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2018-03-14 / 2018-03-18
Erreserba
Bai
 
Día de las cuevas 2018

Martxoaren 17 eta 18an, Kobazuloen IX. egunaren harira bisita bereziak, erakustaldiak eta deskontuak izango dira Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Arrikrutz-Oñatiko kobek, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubi leizeak "mugarik gabeko lurpea" osatzen dute. Lurpeko bisitariari "seigarren kontinentea" gerturatzen dihardute 2008. urtetik. Kobazuloen mundua deskubritzeko aukera emanez eta, hurbil izan arren, hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskeiniz.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, iraganaren arrasto garrantzitsuak gorde dira, berauetan bizi izan diren arbaso edo antzinako animaliena. Zenbait kasutan, berauen hormak kondaira eta mitoez hitz egiten digute.

KOBAZULOEN EGUNAREN harira, ekintza ugari eta bisita bereziak antolatu dira asteburu osoan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Martxoak 17, larunbata, 53galerian burutzen diren ohiko bisitak  etxeko txikiei zein familiei bideraturiko tailerrez osatuak izango dira. Etxeko txikiak ikertzaile lanetan jarriko ditugu eta kobazuloko animalia ezezagun baina era berean ezinbestekoak diren TROGLOBIOAK ikertu beharko dituzte. Nolakoak dira? Nola bizi daitezke kobazuloak eskeintzen dituen  baldintza zorrotzetan? Zer jaten dute? bezelako galderak ebatzi beharko dituzte, kobaren iluntasunean barneratuz eta bertatik bertara material bereziekin troglobioak aztertuz. Ekintza goizeko 10:00tan Arrikrutz Oñatiko Kobetan hasiko da.

Martxoak 18, igandea, Arrikrutzeko 53 galeriako ohiko bisita turistikorako deskontu bereziak izango dira, sarrera guztiak 4,5€ tan izango direlarik.

Antolatu diren ekintza bereziez gain, asteburu honetan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetara bertaratzen den bisitariak Lurpea elkarteko 8 kobazuloak bisitatzeko sarrera-bono baten eta Oñatiko Arregi landetxean egonaldi baten zozketan parte hartuko du (apiriletik urrira bitarte erabiltzeko, uztaila eta abuztuan izan ezik).

Bi egunetako bisitaldiak egiteko aurrez erreserba egitea eskatzen da. 943 082000 telefonoan edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.