Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Ate irekien jardunaldia

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2018-05-19 / 2018-05-19
Erreserba
Ez
 
Ate irekien jardunaldia

Museoen Nazioarteko egunean ate irekien jardunaldia Jantziaren Zentroan.

 

Museoen Nazioarteko eguna ospatuko da hurrengo ostiralean, maiatzaren 18 an, eta egun horrekin bat eginez, Kapitain-etxean kokatutako Jantziaren Zentroak bere ateak dohain zabalduko ditu arratsaldeko zazpietatik iluntzeko bederatziak bitarte.

Iraultza Dantza taldeko kideak, hau da, Jantziaren Zentroa kudeatzen duten lagunak bertan izango dira, bisitarien galdera eta zalantzak zuzenean argitzeko.

Aurtengoa Jantziaren Zentroak antolatzen duen “ate irekien” bigarren eguna da. Iaz 120 lagun gerturatu ziren Kapitain-etxera Museoen Nazioarteko egunarekin bat eginez.

Jantziaren Zentroa asteburu eta jai egunetan egoten da zabalik. Bisita gidatua egin nahi duen edonork aurrez hartu behar du ordua Errenteriako turismo bulegora deituta 943-49 45 21 telefonora edo honako helbidera idatzita: turismoa@oarsoaldea.eus

Museoen Nazioarteko Eguna 1977 garren urtetik aurrera ospatzen da, hain zuzen ere, Nazioarteko Museoen Kontseiluak Moscún egindako batzar nagusian data ezarri zuenetik. Egun honetan, museoetarako sarrera bisitari guztientzat dohain izan ohi da, eta batzuk ekimen

 

bereziak antolatzen dituzte. Hainbatek maiatzaren 18 ko ospakizuna aurreko edo ondorengo asteburuan egin ohi dute.

<
 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.