Bidasoa Txingudi

Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.

Eremu berdingabea da Bidasoa-Txingudi, itsasoa, mendiak eta ibaiak elkartzen dira bertan, hiru kultura eta hiru hizkuntza daude aldi berean, euskal kultura eta euskara nahiz kultura eta hizkuntza frantsesa eta espainiarra, eta handia eta bikaina da turismo alorreko eskaintza.

Mugaz gaindiko eskualde babestu honek jakin izan du bere natur eta historia ondare handia zaintzen, erromatarren hondakinak eta Erdi Aroko aztarnak nahiz mende hasierako eta neo-euskal moldeko arkitektura ageri dira kaleen apaingarri.

Bidasoa-Txingudiko eskuliburua (PDF)

Bidasoa Bizirik. Turismo saila. Minatera Kalea 9, Kirol Portua. 20280 Hondarribia. Tel.: (00.34) 943 64 54 58. Fax: (00.34) 943 64 54 66. turismo@bidasoa-activa.com

Hondarribiko Bulegoa. Arma Plaza, 9. 20280 Hondarribia. Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Irungo Bulegoa. Plaza Luis Mariano, 3. 20302 Irun. Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Udako ordutegia. Uztaila-iraila. Astelehenetik igandera: 10:30/13:30 eta 15:30/20:00
Neguko ordutegia. Urria-ekaina. Saila: Asteartetik larunbatera: 10:00/13:30 eta 15:30/18:30
Igandea 10:00/14:00. Bulegoak: Asteartetik larunbatera, 10:30/13:30 eta 15:30/19:00. Igandea, 10:00/14:00